Munduan zehar

Camping familiar Landas

LES PINS BLEUS: FAMILIAN GOZATZEKO KANPINA

Gaur traste guztiak kanpora aterako ditugu, toldoa zabalduko dugu eta, umeek nonahi jolasten duten bitartean, guk hamaka batean etzanda irakurriko dugu. Hau da hau lasaitasunaren paradisua. Familiarekin gozatzeko kanpin batera joango al gara? Guk Les Pins Bleus kanpinera, Landetara, eramango zaitugu.

Ruta camper Segovia

ERDI AROKO IBILBIDEA SEGOVIAN ZEHAR

Segovia Erdi Aroan lokartutako herrixkax, filmetako gazteluz eta txerrikume erreta jan eta hatzak zurrupatzeko moduko jatetxez beteta dago…Hori bai, berokia jantzi! Bestela, neguko egun hotzetan Ziertzo haizeak barruak izoztuko dizkizu. Furgonetaz egindako ibilbidea ezagutu nahi?

ON ROAD BLOGGERS: KANPER MUNDUKO I BIDAIARI ETA BLOGARI BILKURA.

“Zerbait hartzeko geratuko gara” esan genuenean hasi zen dena. Ez dakit arratsaldeko zein unetan aipatu genuen baina “Zeozer antolatu behar dugu” esatearekin batera hasi zen guretzat erronka eta buru belarri ekin genion antolaketari Maider,  Bidai on, Silvia,  Elmundoconpeques  eta Furgobidaiak.

SEGOVIA 24 ORDUTAN

Segovian zehar bidaiatzen ari ginen eta  bost eguneko ibilbidea honek probintziako hiriburura eraman gintuen, ezinbestean. Hiriak ondasun kultural eta arkitektoniko aberatsa izan arren, 24 orduko bisita baino ez genion eskaini, “mea culpa”, hurrengo baterako utziko ditugu museo, gaztelu eta etxe dotoreak. Txerri errearen erreinuan aitaren batean pasa zitzaigun eguna eta bisitatu beharrekoak baino ez genituen […]

MALERREKA: URAREN BAILARAN ZEHAR FURGONETAZ.

Malerreka, Nafarroako iparraldean, misterioz beteriko lurraldea da, bidaiariek herri baten egiteko moduak deskubritzeko toki aproposena eta kondaira eta antzinako ohiturek dirauten lekua. Gainera, “Nafarroa berdean gaude”, hemen ura eta Ezkurra ibaiak protagonista nagusiak dira txoko xarmagarriak eskainiz. Orain… Uraren Bailaran zehar bidaiatzeko prest al zaudete?

ITUREN : INAUTERIEN BURRUNBA

Malerreka eskualdearen bihotzean, Nafarroako iparraldean, Ituren herrixka dago. Urtarrileko azken egunetan bertako lasaitasuna desagertu eta inauteriak edo ihoteak- han dioten bezala- ospatzeko joareak astintzen dituzte . Gure arbasoen inauteriak dira eta ezagutzeko mina genuen! Zatoz gure-gureak diren inauteriak ezagutzera!