Joan-etorriak

LJUBLJANAtik PASEATUZ

Ljubljana eslovenieraz “maitatua” esan nahi du eta “patrikako” hiria dela esan daiteke, egun bakar batean paseatuz ezagutu dezakegu eta. Europako hiriburu berdeenetakoa da eta hirigunea oinezkoen alderdi zabal bat da; horregatik,  ezagutzeko modurik atseginena  familiarekin paseo bat ematea da. Bazatoz?

TOULOUSE ETA ALBI ARTEAN: XARMA HANDIKO HERRIAK

Batzuetan, leku jator eta interesgarriak topatzen ditugu, nahi gabe bada ere. Oraingo honetan, furgonetaz xarma handiko herriak ezagutu ditugu. “Plus beaux villages de France” zerrendari atxikita daude denak, eta gainera, bastida albitarren ibilbidearen zati dira. Bi hiriburuk jarriko dute kontrapuntua: Albi eta Tolouse. Bukatzeko Toulouseko Gabonetako merkatura joango gara familian gozatzera…Etorri nahi?

Mercado Navidad Toulouse

TOULOUSEKO GABONETAKO MERKATUA

Urtero, Abenduko zubian zehar, Gabonetako merkaturen bat bisitatzeko ohitura dugu; heldu nahiz umek izugarri gozatzen dugu, horregatik, oraingoan Toulouse aldera joan gara. Zatoz gurekin eta aska ezazu barruan daramazun umea!

OTZARRETA: BASAJAUNAREN ETXEA

Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?

SARA, DENBORA ETEN ZEN HERRIA

Antzinako euskal esaera batek dio Saran denbora eten egin zela. Zergatik izango ote da? Bere karriken isiltasunagatik, agian; mendian gora igotzen den kremailera-tenagatik; edo Leze kobazuloak gogora ekartzen dizkigun sinismen zaharrengatik akaso?… Ez dakigu baina, Sara herriaren xarma deskubritu bahi baduzu, zatoz gurekin!

BAZTAN EZAGUTUZ AMAIA SALAZAR INSPEKTOREAREN ESKUTIK

Literatura atsegin duzu? Bidaiatzea atsegin duzu? Kronika honetan biak elkartu ditugu, Baztan ezagutzera irten gara Amaia Salazar inspektorearen eskutik, Baztango trilogiararen pertsonaia nagusia. Trilogia Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza liburuek osatzen dute, Dolores Redondo idazle donostiarrak idatzi du eta eleberri beltzaren generokoa da.Irakurri baduzu ez izan zalantza izpirik, hau da zuretzako kronika! Hiru eleberriak girotzen dira Elizondo eta […]