Euskal Herriko paisaiak maite ditugu, gure baserriak bizirik ikusi nahi ditugu eta bertako tradizioak gordetzen lagundu nahi dugu…Hau guztirako zer hobe baserriak gertutik ezagutzea baino? Goazen egun-pasa Atxineta baserrira!
Udaberria airean dabilen egun hauetan Legazpiraino joan gara familian esperientzia berezi bat bizitzera: Erreizabal baserrian egun batez artzain izango gara .“Artzaitxo egunak” dira. Ba al zatoz gurekin? Beee!
Europan zehar bidaiatzeaz gain Euskal Herria ongi ezagutzea ere ikaragarri maite dugu. Gertuko herrixkak bisitatzea, gure sustraietatik edatea eta jendearekin zuzenean hartu-emanak izatea plazer handia da. Gainera, gure herriaren historia eta gaurko gizartearen zergatia ulertzeko, zer hobea baino gertakariak izan ziren herrietara hurbiltzea?. Guzti honetan Gernikak zeresan handia du, horregatik, familiarekin bere historiara hurbiltzeko eta […]
Batzutan xarma handiko lekuak daude etxetik gertu. Baina, auskalo zergatik ez dira aski ezagunak. Horixe bera gertatzen da Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoarekin. Hau da Arabak hobekien gordetzen duen sekretua. Gordeko al diguzu zuk ere?
Ez genuen oso garbi… guri ur-txirristetatik behera botatzearena ez digu grazia handirik egiten, baina haurrak ikaragarri gustuko du. Horregatik, gehiago pentsatu gabe internet bidez erosi genituen sarrerak. Aquatic Landes ur-parkera goaz!! Ay ene!!
Pirinioetako paisaia ikuskizun ikaragarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan, familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.