Iparralde furgonetaz edo autokarabanaz ibiltzera gonbidatzen zaitugu, izan ere, nor ez da Ipar Euskal Herriko paisaia bukolikoek erakarrita sentitzen? Ipar Euskal Herria, hiru probintzia txikik besarkaturik, non euskal kultura eta Euskara berezko doinuaz mintzatzen diren, menditik itsasora hedatzen da bidaiari sosegua, xarma duten herriak eta bertako jendearen noblezia eskainiz. Goazen Euskal Herriko zatitxo hau ibilbide […]
Egutegiaren orriak pasa ahala, udaberria loratu, udara ximeldu, hemen da udazkena. Mahastien artean paseatzeko eta hori-gorrien artean galtzeko garaia iritsi da. Toloño mendi tontorretik Ebro ibaiaraino bidaiatzeko unea da. Arabako Errioxan zentzumenak liluratzen uzteko tenorea da. Goazen elkarrekin Arabako puska hori ezagutzera. Goazen Arabako Errioxara!
Trikuharriak Arabako Historiaurretik gorde diren eraikin zaharrenetarikoak dira. Arabako lurralde osoan zehar barreiaturik topa ditzakegu, baina Arabar Errioxan bereziki ugariak dira. Nautilusera igo gara, gure furgonetara, astebu- pasa egiteko eta trikuharriak ezagutzeko asmoz. Bazatoz gurekin?
Udaberria airean dabilen egun hauetan Legazpiraino joan gara familian esperientzia berezi bat bizitzera: Erreizabal baserrian egun batez artzain izango gara .“Artzaitxo egunak” dira. Ba al zatoz gurekin? Beee!
Gorliz Bizkaiko kostan eta Bilbotik gertu kokatzen den herria da. Negu gorriaren ostean, kanpora ateratzeko beharra sentitzen genuen. Gainera, oso gauza politak irakurrita genituen herri honi buruz; horregatik, asteburu eguzkitsu batean, Gorliz familian bisitatzea erabaki genuen. Bazatoz gurekin Gorliz ezagutzera?
Batzutan xarma handiko lekuak daude etxetik gertu. Baina, auskalo zergatik ez dira aski ezagunak. Horixe bera gertatzen da Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoarekin. Hau da Arabak hobekien gordetzen duen sekretua. Gordeko al diguzu zuk ere?