Mikel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia, XIX. menderaren erdialdean jaio eta bizi izan zen benetako pertsonaia izan zen. Sona handiko gizona izatera iritsi zen bere tamaina zela eta. Horrela, Gipuzkoan, “Altzoko handia” ezizenez ezaguna egin zen eta Altzon, bere sorterrian, “Gure haundie” goitizenaz. Denboraren poderioz, herri kondaira eta ipuinen parte bilakatu zen eta Perraulten ipuinen batetik […]
Gorliz Bizkaiko kostan eta Bilbotik gertu kokatzen den herria da. Negu gorriaren ostean, kanpora ateratzeko beharra sentitzen genuen. Gainera, oso gauza politak irakurrita genituen herri honi buruz; horregatik, asteburu eguzkitsu batean, Gorliz familian bisitatzea erabaki genuen. Bazatoz gurekin Gorliz ezagutzera?
Malerreka, Nafarroako iparraldean, misterioz beteriko lurraldea da, bidaiariek herri baten egiteko moduak deskubritzeko toki aproposena eta kondaira eta antzinako ohiturek dirauten lekua. Gainera, “Nafarroa berdean gaude”, hemen ura eta Ezkurra ibaiak protagonista nagusiak dira txoko xarmagarriak eskainiz. Orain… Uraren Bailaran zehar bidaiatzeko prest al zaudete?
Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?