15/01/2017

TXOTX! ATZERA BEGIRA: SAGAR UZTAREN FESTA

Txotx garaia estreinatu da eta sagardo berria dastatzeko deseatzen gaude; lagunekin bildu giro ederrean eta txuleta xamur bat jatea…Baina, Galdetu al diozue inoiz zeuen buruari zer nolako bide luzea egin behar duen sagarrak sagardo bihurtu arte? Bada, Sagar uztaren jaian gonbidatuta zaudete, Astigarragan, eta hantxe kontatuko dizuegu 😉

Seguruenik honez gero, zuetako asko eta asko  hasiak zarete aurtengo sagardo naturalaz gozatzen, horregatik, guk begirada atzera bota dugu prozesu horren guztiaren hasiera topatzeko eta, horretarako, aurreko urteko irailera arte jauzi egin behar izan dugu denboran.  Hilabete horretan sagarra jasotzeaz gain, Sagar uztaren festa ospatzen delako.

ibilaldiak2-026

 

Festaren inguruko ekintza gehienak asteburuan kokatzen badira ere, ostegunean, Astigarragako pintxo-pote egunean, tabernariek pintxo goxoak prestatzen dituzte, okasiorako noski, denek sagarra edota sagarretik eratorritako produktuak (sagar-goxokia, marmelada, ozpina…) oinarri gisa hartzen dituztela. Azkenean, pintxo-pote honen inguruan lehiaketa bat antolatzen da eta 2016an, Rokefort gazta eta sagar-gozoaz eginiko kroketak irabazi zuen lehia. Pastoriza tabernatik pasatuz gero, dastatu ahal izango duzue.

Asteburuan sartuta, aurrean sagarra eta sagardoa familia giroan ezagutzeko hainbat ekintza antolatzen dira, adibidez, Santiagomendi inguruan proposatzen diren ibilaldiak.

Igandeak ekartzen du normalean festaren izate nagusia. Foru plaza, Astigarragako plaza nagusia, udaletxearen aurrean zabaltzen dena, aire zabaleko museo bikaina bilakatzen da. Bertan, familia giroan, berriro, ekintza interesgarri ugari topatuko dugu jaiaz gozatzeko. Begira!

plaza Astigarraga

Astigarragako plaza: “700 kizki baietz” ekitaldia.

Goiz goizetik, plazaren inguruan baserritarren postuak atontzen dira eta baserritar bakoitzak bere produkturik fresko eta dotoreenak ekartzen ditu haren baratzetik zuzen-zuzenean gure mahaietara, nahi izanez gero, bertako produktuak erakusgai egoteaz gain eros daitezkeelako. Adi egon eta ez galdu bistatik udaletxeko arkupeetan ikusgai egoten den sagar erakusketa. Ederra benetan.

 

sagar-erakusketa Astigarraga

Zabaloenea baserriko sagara-erakusketa

Plazaren beste aldean, hilaran jarrita, sagardogileen postuak daude. Han dastatu ahal izango ditugu, gutxienez 12 sagardotegi-tolareen sagardoak. Horretarako, edalontzia erosi baino ez dugu egin behar, eta norberaren gustura atzera eta aurrera tragoak hartzen has gaitezke. Baina hamaiketako garaia da eta pintxoaren bat gustura hartuko genuke…Lasai, bertan ere pintxoak hartzeko txartelak salgai egoten dira eta.

Sagardogileen postuak eta sagar dastaketa.

Tragoz trago ikuskizuna hasiko da… Sagardogileek tolare bat ekarri dute plazaraino sagardoa muztio nola bilakatzen den jendaurrean erakusteko. Baina… Eta sagarrak? Belar alfombra moduko baten gainean zabalduta eta barreituta daude plazan zehar. Nahi duen orok parte har dezake sagar bilketan, baina gehienetan bezala umeak dira animatuenak. Haurrek kizkia erabiliz sagarrak ziztatu eta saskiratzen dituzte.

 

recogida manzana Astigarraga

Sagar biltze herrikoia.

Egia esan, ez da edonolako lana, bizkarra ongi makurtu beharra dago eta sagarrak jasotzeko eta ez da hain erraza izaten kizkiaren puntaz sagarra ziztatzea eta banan-banan jasotzea.

Kizki Sagar uzta Astigarraga Furgobidaiak

Kizkia: sagarrak jasotzeko tresna.

Tolareaen arduradunek jarraitzen dute prozesuarekin aurrera eta jasotako sagarrak kolpatzen hasten dira, musikalidade handia duen ekintzaren bidez; Kirikoketa.

kirikoketa Astigarraga furgobidaiak

Kirikoketa: sagar jotzea, antzinako eran eginda.

 

Sagarrak jo ondoren, tolarean sartzen dira. Tolarea biraraziz, sagarrak zapaltzen dira eta zukua lortzen da. Dena eskuz egiten da eta hainbat lagunen partehartzea beharrezkoa da horretarako.

tolare manzana Astigarraga

Sagar jotze eta zapaltzea.

 

ibilaldiak2-022

 

Tolare Astigarraga Sagar uzta

 

Sagarra zapaldu eta gero, garaiko lehen muztioa lortzen da: Xixarra. Sagar-zukuak kolore iluna izaten du frutaren oxidazio azkarraren ondorioz.

 

xixarra primer mosto Astigarraga

Xixarra: sagarraren lehendabiziko muztioa.

Denek dastatu nahi izaten dute, eta lehenengotakoak Astigarragako ahaldunak izan arren, Gehiena herriko haurren artean eta baita hurbiltzen den ororen artean banatzen da. Asko izaten dira muztio berria dastatu nahi izaten dutenak, noski, ederra dago eta!

 

ibilaldiak2-053

 

Une zirraragarria izaten da eta musika, txalaparta, bertsolari eta abarrez lagunduta iristen da… Ikusmira handia sortzen duen Sagar-dantza eta guzti.

 

Festa bazkalgarairako bukatzen da eta plazatik aterako gara oroigarri eder bat patrikan daramagula: sagardo-edalontzia. Egia esan diseinu bikaina eta dotorea dauka, etxeko armairuan gordetzeko eta lagun minekin hurrengo sagardo-tragoa hartzeko modukoa.

 

sagardo-edalontziak Astigarraga

2106ko sagardo-edalontziak

Irudi hauek hartu genituen eta etxean muntatu ditugu(Ez izan oso zorrotzak gurekin 😉 ), festako giroa erakutsi ahal izateko. Gustukoa izatea espero dugu.

Baina Astigarragan oraindik gauza asko geratzen da egiteko… Guk ez genuke herritik alde egingo hurrengoak egin gabe:

Ibilaldi bat: Sagardo Bidea familia giroan egiteko primerako paseoa da. Santiagomendiko inguruak eta baita sagarraren inguruan bitxikeri asko deskubritzeko lagunduko dizue.(Kontuz, Santiagomendira igotzeko sekulako aldapa pikoa dago)

Museo bat: Astigarragan kokatzen da Sagardoetxea, sagarraren museo. Bertan ikasi ahal izango dugu sagar mota eta sagardoaren egiteko erari buruz.

Jatetxe bat: haragia ala arraina? Berdin da. Kako jatetxean dena ezin goxoago dago. Kalitatezko produktuak mimoz eginda eta dotoreziaz zerbitzaturik topatu ahal izango dituzue bertako mahai inguruan eseriz gero.

Euskal sagardotegian afaria: gauez eta astean zehar bada hobe, lasaiago egoteko. Txotx! Entzutearekin batera bizitza zehar ahaztuko ez duzuen esperientzia gastronomikoaz gozatuko duzue. Afaldu eta gero…Badakizue, edan duenak ezin gidatu. Horretarako, AURREKO SARRERA BATEAN azaldu genuen non eta nola egin behar den.

Kopa bat nahi? Kopa hartu nahi izanez gero Ikatza tabernan, gorri koloreko fatxada duen etxean, inoiz edan diugun Gin Tonic onenak zerbitzatzen dituzte. Mundialak dira.

Seguru zerbait ahaztu zaigula… Kontatuko diguzu?

 

INFORMACIÓN DE VIAJE:

Gertuen dagoen autokarabana gunea: Listorretako autokarabana gunea

Familia giroan eta sagardoaren inguruan aritzeko gehiago jakin nahi baduzue:

http://www.sagardoarenlurraldea.com/

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...