16/12/2016

TOULOUSEKO GABONETAKO MERKATUA

Urtero, Abenduko zubian zehar, Gabonetako merkaturen bat bisitatzeko ohitura dugu; heldu nahiz umek izugarri gozatzen dugu, horregatik, oraingoan Toulouse aldera joan gara. Zatoz gurekin eta aska ezazu barruan daramazun umea!

Toulouseko Gabonetako merkatuko ekintzarik gehienak hirigunean kokatzen dira, Général de Gaulle auzoan. Capitol plaza garai honetako topagune nagusia da, beraz, hiri-kaskotik irten gabe Gabonaz gozatzen has gaitezke.

1.- LE VILLAGE DE NÖEL

Touloudr Gabonetako merkatua

Frantzian “Aita Nöelen herria” esaten diote, baina Gabonetako azoka baino ez da; Toulousen, Capitole plazaren aurreko aldean ezarrita dauden 117 saltokietan mota askotako produktuak aurki daitezke: artisau-produktuak, hala nola, jostailuak, bitxiak edo osagarriak; baina baita lurraldeko produktuak, adibidez: saltxitxoia, Aligot edo Armagnac. Gainera, gozozaleen paradisua izan daiteke eta zail egingo zaie bidean topatuko dituzten tentazioei eustea, besteak beste: fruta antzigartuak, bonboiak, txurroak, txokolatezko krepeak, Nougat

Toulouse mercado Navidad

Gabonetako merkatuaren produktuak

Guretzat tentaziorik handienak txokolatezko krepeak eta vin chaud pare bat izan ziren…Badakizue kanpotik nahiz barrutik berotzen duten horietakoa.

2.- LE SAPIN GEANT

Toulouse mercado Navidad Furgobidaiak

Capitol plazaren atzeko aldean txikientzako ekintza gehienak topatzen dira.  Deigarriena izei erraldoi bat da; oso atrakzio erakargarria umeentzat, eskatu eta eskatu besterik ez dute egingo hori ikusita. Begira zein ederra!

 

3.-LA FÔRET DES VOEUX

Toulouse Desiren basoa

Izei erraldoiaren lekutik gertu “Desiren basoa”dago. bihotzetik gertu gordetzen dugun desira idazteko hurreratzen gara, eta ondoren, izeien adarren batetik zintzilikatuko dugu. Eta, begira! Aita Noel handik gertu dabil, txano edota kapatxo bat jantzirik, bere argazki estudiora sartzeko aukera dago. Gu Olentzero zaleak gara eta gainera, geure kamera eramaten dugu toki guztietara. Beraz, Aita noelen zaleentzat utzi dugu eginkizun hori.

 

4.-CONTE EN LUMIÉRE

Toulouse lumiére

 

Abenduko hilabetean zehar, arratsaldero, Capitole plazako dorreko fatxadan  marrazki-bizidunetako filmak proiektatzen dira. Egia esan, oso bitxia gertatzen da Campanilla Capitoleko leiho batetik hegan ateratzen ikustea…Badakizue, umeak entretenituta izan nahi badituzue xentimorik gastatu gabe, hona hemen auzoko zinemaren estiloko proposamena.

 

5.-MERKATAL-KALEETAN ZEHAR

Rue Saint Rome Toulouse

Ambiente en la rue Saint Rome

Croix Baragnon kalea fatxada ederrez osatutako eraikinez eta luxuzko artikuluz betetako dendaz osatuta dago. Baina Pretty woman estilora paseatzea bertako erakusleihoei begiratzeko ez dugu batere gustuko. Berehala goaz Saint Rome kalea bisitatzera.

Saint Rome kalea antzinako hiri erromatarraren  ipar-hego ardatzan kokatzen da (cardo).XIX. mendera arte, hiriko auzo komertzialaren kale nagusia izan zen. Gaur egun, merkatal alderdia eta oinezkoentzako eremua da. Kale honetan, arropa marka ezagunen dendak topa ditzakegu. Oso paseo atsegina  egin genuen;  Gabonetako erakuslehioez, argiez eta eraikin ederraz gozatuz.

 

6.-JAIOTZA XUME BAT

Basílica Saint Sernín

Saint Sernín baselizako jaiotza xumea.

Jaiotza estrainatzen baduzue, ez kezkatu. Sain Sernin basilikan oso jaiotza xume,  baina ederra aldi berean, topatuko duzue.

Zer esango dugu ba!Gero eta gehiago gustatzen zaigu Gabonetako merkatuak bisitatzea: Lurraldeko produktuak, izei erraldoia, Gabonetako erakusleiho, argiak eta jaiotza xumea…Ez dugu ezer gehiago behar Eguberriak dir-dir egiten hasteko.

BIDAIATZEKO INFORMAZIOA:

Non aparkatu dugu furgoneta?

TOULOUSE : (La Cité de L’espace) N43º 35’ 13.6” E 1º 29’ 33.3”

Nola iritsi?  La Cité de L’Espace eremuko 37. zenbakiko autobusa hartu, eta ondoren, metro linearekin lotu; Capitole plazaraino iritsiko gara.

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...