7/01/2017

LJUBLJANAtik PASEATUZ

Ljubljana eslovenieraz “maitatua” esan nahi du eta “patrikako” hiria dela esan daiteke, egun bakar batean paseatuz ezagutu dezakegu eta. Europako hiriburu berdeenetakoa da eta hirigunea oinezkoen alderdi zabal bat da; horregatik,  ezagutzeko modurik atseginena  familiarekin paseo bat ematea da. Bazatoz?

IBAI ERTZETIK PASEATZEA

LJUBILJANA

Ljubljanica ibaiak hiria bitan banatzen du eta ibai ertze bitan giro handiko kafea eta jatetxeak topa ditzakegu. Sekulako plazerra da kaleko giro honetaz disfrutatzea: paseatzea, izozki bat jatea edota terraza batean eseri eta goizeko eguzki epelean arpa jotzen aritzea.

 

PRESERNOV TRG

Presernov Plaza Puentre Triple Ljubljana Eslovenia

Zubi Hirukoitzaren ikusmira, atzean Presernov plaza duelarik.

Presernov plaza hiriko txokorik ospetsuena izateaz gain,  alde zaharra eta zentroaren topagunea da. Plaza honetan aurkituko ditugu  San Nikolas katedrala, gorri kolore deigarria duena; eta France Preseren estatua, Eslovenieraz idatzi zuen lehenengo poeta erromantikoa.

 

 HAUPTMAN  ETXEA ETA LIBURUTEGI NAZIONALA

 Biblioteca Nacional Ljubljana Eslovenia

Liburutegi Nazionala

Biak eraikin modernista dira eta biak Joze Plecnik arkitektoak moldatuak. Plecnik Ljubljanan jaio zen eta XX. mendean hiriaren birmoldaketa aurrera eraman zuen ia laguntzarik gabe. Hari zor zaizkio Zubi Hirukoitza eta baita Merkatu Nagusiko kolomadiaren moldaketak, beste gauza askoren artean.

eslovenia-y-hungria-371

Hauptman etxea.

 

 COBBLER ZUBIA ETA ZUBI HIRUKOITZA

Puente Cobbler Ljubljana Eslovenia

Turistak daramatzan txalupa Cobbler zubipetik pasatzen.

Biak Pleznick arkitektoak moldatuak izan ziren eta oso deigarriak dira: Cobbler zubiak greziar estiloko habeak dituelako eta Zubi Hirukoitzak Venezia ekarri zigulako gogora. Zer deritzozue zuek?

 

MERKATU NAGUSIA, ARRANDEGIA ETA LONJA

Mercado Central Jubljana Eslovenia

Merkatu Nagusia Vodnikov plazan.

Vodnikov plazan dagoen kaleko merkatuan interes handiko arkitektura aleak topa ditzakegu, baina baita hiriari bizitza ematen dioten gazta, ezti, barazki eta frutaz osatutako postuak ere. Merkatua lekurik aproposena da bertakoekin harremanetan jartzeko eta batez ere barazki eta fruta freskoak erosteko. Hamaiketakoa egin beharko dugu , ezta?

collages3

 

Eraikinaren sotoan, arrandegi eta lonja topatuko ditugu. Gure antzera, produktu freskoaren zaleak bazarete bisitatu beharreko lekua da eta ezinbestekoa erosketa onak egin nahi baduzue furgonetan afari goxoa prestatzeko gauean.

eslovenia-y-hungria-374

 

HERENSUGEAREN ZUBIA

eslovenia-y-hungria-379

Noski, gure paseoan ezinbestekoa da Herensugearen zubia ikustea eta argazki mordoa ateratzea. Hori bai, pazientzia izan, mundu guztiak eraman nahi duelako handik herensugearekin argazki bat.

 

FUNIKULARREZ GAZTELURA IGO

eslovenia-y-hungria-387

Ljubljana gazteluko arma-patioa

Etxeko txikienen gustura ibiliko gara orain eta Alde zaharretik abiatzen den funikular hartuta 70m gora egingo dugu Ljubljanako gaztelura igotzeko. Gaztelua Esloveniako hobekien kontserbatuen artean dago, baina erakusketa-gela pare bat besterik ez ditu barruan.

eslovenia-y-hungria-385-copia

Gazteluko herensugea agurtzen.

Han goian interesgarriena talaiatik lortzen diren bistak, arma-patioaren inguruan dagoen giroa zein Gostilna na Gradu jatetxe ospetsua dira: . Jatetxe horretan jateak mundiala izan behar du, hiriko jatetxerik onenetarikoa da eta. Antzinako errezeta eta plater tipikoak prestatzen omen dituzte, horretarako kalitatezko lehen gaiak erabiltzen dituztelarik. Guk ez genuen probatu… Baina aitzakia ederra izan daiteke berriz ere itzultzeko.

 

 BARRUKO MERKATUAN BAZKALTZEA

restaurante Ribca Ljubljana Eslovenia

Arrain frijitu platerkada Ribca jatetxean.

Ribca jatetxean bazkaltzea aukera tentagarria suertatu zitzaigun. Leku atsegin eta jatorra hau barruko merkatuaren sotoetan dago, lonjaren elkarren ondoan. Leku paregabea da arrain freskoa prezio onean jan nahi badugu. Mahai inguruan eserita zaudela arrandegitik sukaldera zuzenean doazen arrain erretiluak pasatzen ikusiko dituzu. Bere kalamar eta antxoa frijituak ezin goxoagoak dira. Hatzak zurrupatzeko modukoak!

 

KAFE ETA POSTREA ALDE ZAHARREAN HARTZEA

eslovenia-y-hungria-396

Ibaiaren eskuineko aldean (hiriaren ekialdean) Estare Mesto aurkitzen da, alde zaharra. Hiriaren auzorik zaharrena da, arratsaldea pasatzeko eta gure paseoari bukaera emateko tokirik egokiena. Barroko estiloko eraikin ugari dago bertan eta baita denda, jatetxe eta kafetegi xarmangarri asko. Guk Esloveniako postrerik tipikoenak hemen dastatzea gomendatzen dugu.

eslovenia-y-hungria-402

Kremna Rezina (ezk), Prekmurska Gibanika (esk)

Marley and Me jatetxea oharkabe erraz pasatzen den horietakoa da, jatetxe xumea baita. Bertan zerbitzatzen diren plater eta postreak, berriz, Eslovenian dastatu ditugun onenen artean daude. Kremna Rezina eta Prekmurska gibanika gozoak Ljubiljanan igarotako egun horren saria izan ziren.

 

+ BAT NAHI?

Terraza Neboticnik

Terraza Neboticnik

Gaztelura igo nahi ez baduzue, baina bista ederaz gozatu nahi baduzue, guk, Ljubljanski Neboticnikera , Ljubljanako etxe-orratzera igotzea gomendatzen dizuegu. etxe-orratza Cankarjeva cesta 4. zenbakian dago. Hirurogeita hamar metroko altuera du eta azkeneko terrazatik begiratuz gero, hiriaren gaineko panorama paregabeaz gozatuko duzue.

BIDAIA INFORMAZIOA:

Zentrotik gertu dagoen aparkalekua: 3’60 €/ h

Helbidea: 8 Emonska cesta

GPS: N 46.04680º      E 14.50240º

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...