10/02/2017

LEURTZA: ESMERALDA KOLOREKO URTEGIAK

Asteburu-pasa honetan gertuko paradisu txiki bat deskubritu dugu, Leurtzako urtegia. Naturaren mirari honek sekulako balio paisajistikoa izateaz gain, lupaz bilatzen ditugun leku horietakoa da…Badakizue? Ingurune honek ibilbide irisgarri eta egokitua du zailtasunak dituzten lagunentzat. Ba al zatoz altxor txiki hau ezagutzera?

Leurtzako urtegia Malerrekako eskualdearen bihotzean dago. Urrotz herria zeharkatu eta gero, basoan zehar gidatzen gaituen errepideari segika urtegiko aparkalekuraino iritsiko gara.
PASAIA 058
 Ezinduentzako aparkalekua dauka eta ibilgailua aparkatzeagatik eguneko 3€ ordaintzen da goi-garaian; jasotzen den dirua lekua mantentzeko erabiltzen da. Gau lasaia eman genuen urtegi ertzean.
PASAIA 059

Urtegiak ibilbide sorta polita eskaintzen du goiko zein beheko urtegien inguruan, izatez bi urtegi direlako. Guk egin genuena itsuentzako trabesaz, braillez idatzitako plakatxoa-informatiboaz eta gurpildun aulkietan mugitzen diren lagunentzako egokituta dagoen 2km-ko ibilbidea da.

Ibilbidea hasi bezain laster, Urrotz eta Labaien- Beintza herriek kudeatzen duten Aisialdi eta Natur Gunea topatu genuen: hainbat harrizko mahai, erretegi ugari eta harraska, iturri eta komunak dituen etxolatxoa. Leku ederra igandea igarotzeko.
Leurtza area recreativa

Leurtzako Aisialdi eta Natur Gunea.

Harizti multzo txiki bat zeharkatuz jarraitzen d ubideak. Bertan zuhaitzetatik zintzilik agertzen diren kutxa bitxi batzuk atentzio ematen digute eta denbora pittin bat joaten zaigu zer demontre diren asmatu arte… Saguzarren habiak dira eta!! Baina ez da ez ingurune honetako biztanle bitxi bakarra, baso-igel gorria ere bertan bizi da eta.
embalse Lerutza nidos murciélago

Saguzarrentzako habiak bidean zehar.

 

Ekaitzen ondorioz eroritako zuhaitz batek ibilbidea oztopatzen zuen eta menditik zeharkatu behar izan genuen zatitxo hori. Pentsatzen dugu bidea udaberrirako garbituko dutela inork ezustekorik izan ez dezan. Jarraian, pasabide edo zubi moduko luze bat zeharkatu genuen urtegiaren beste aldera igarotzeko. Urtegiaren esmeralda koloreko urak liluratu gintuen.

PASAIA 071

 Beste aldeko mendi-hegala pagadi handi batez estalita dago, neguan biluzik ageri dena, baina lurra orbelaz osatutako alfonbra eder batez janzten duena. Paisaia gero eta ederragoa bilakatzen da goizeko eguzki izpiek eguna argitu eta koloreak atera ahala.
embalse Leurtza hayedo

Urtegiko pagadia

recorrido embalse Leurtza

Leurtzako ibilbidearen zati egokitua

Colores del embalse de Leurtza
PASAIA 086
 Ibilbidearen azken zatia aldapatxo egokitu batetik behera egiten dugu. Bukatzeko, aparkalekura garamatzan presaren gainetik pasatzen gara.
PASAIA 096
Ibilbidea neguaren bihotzean egin dugu, baina leku zoragarria iruditu zaigu familia osoarekin paseo bat egiteko, denon eskura dagoen ibilbidea. Agian, datorren udaberria une ona izango da berriz itzultzeko, urez betetako urtegia topatzeko eta baso-igel gorria behatu ahal izateko. Ez al zaizue iruditzen?
BIDAIA-INFORMAZIOA
Leurtzako urtegian aparkatzeko koordenadak:
N43º 4′ 18.1″
O1º 42′ 56.3″
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...