30/03/2017

LES PINS BLEUS: FAMILIAN GOZATZEKO KANPINA

Gaur traste guztiak kanpora aterako ditugu, toldoa zabalduko dugu eta, umeek nonahi jolasten duten bitartean, guk hamaka batean etzanda irakurriko dugu. Hau da hau lasaitasunaren paradisua. Familiarekin gozatzeko kanpin batera joango al gara? Guk Les Pins Bleus kanpinera, Landetara, eramango zaitugu.

Ezer baino lehen , zera argitu behar dugu: kanper eta autokarabana erabiltzaile gehienei bezala ez dugu, inondik inora ere, kanpinetara sartzera behartuta sentitzea gustuko. Sartzea ala ez gure esku dago eta guk erabiko dugu noiz eta non.Baina zerbitzuak zuzenak direnenan, prezioa egokia eta guk borondatez euren zerbitzuak bilatzen ditugunean…Orduan, kanpin batera joateko unea da, konplexurik gabe.Zergatik? Urte osoan zehar bidaiatzen dugulako, eta familiarekin joaten garenez, noizean behin, gustuko dugu ere atsedena hartzea. Goazen ba pantxing egitera!

 

Les Pins Bleus Landetako Labenne Océan herrian kokatuta dagoen udal kanpina da eta gure kanpin gogoenetarikoa da; txikia eta familiarra da. Azpiegitura xumea baina funtzionala dauka eta oso prezio erakargarria du. Laburbilduz, poltsikoak hustu gabe asteburu ederra igarotzeko  primerako kanpina da.

Ikusi genuen lehenengo aldiz pentsatu genuen: “kanpin hau parke handi bat da” Eta neurri handi batean, halaxe da. Kanpinaren zentroa hondarrez osatutako parke handi bat da. Betan jolaslekua, tirolina eta sakibaloi kantxa daude. Hondarrezko parke erraldoiaren inguruan autokaraban eta kanper gehienak biltzen dira, batez ere umeekin joaten diren familienak.
cancha baloncesto camping les pins bleus

Saski-baloi kantxa

Alde batetik, umeek furgonetatik parkera zuzenean joan nahi dute; bestetik, gurasoek furgonetaren ondoan eserita daudela haurrak zaindu nahi dituzte. Horiek dira parke-ingurua betetzen lehena izatearen arrazoi nagusiak.

Baina haurrak ez dituenari bost axola eta, seguruena, ez du inolako gogorik izango parkearen ondoan akanpatuta egoteko. Lasai, badago pinudi eder bat, bertan elektrizitate engantxea oso preziatua da, huraxe baita bazkari goxo bat egiteko plantxak martxan jartzeko gune nagusia. Gainera, alderdi hura ez dago sailkatuta eta era horretan naturan egoteko sentsazioa areagotzen da.
Kanpinak igerileku txiki bat dauka. Ez da beste kanpinetan egoten den igerileku harrigarri horietakoa eta ez du txirristarik, egia esateko, Landetan ikusi dugun xumeenetarikoa da. Bere alde, ordea, polita, zaindua eta umeekin joateko oso atsegina dela esan dezakegu; bertako ura beti epel dago eta.
Igerilekua hiru gunez osatuta dago: lehenengoa, igeri egiteko igerileku zabala; bigarrena, haurtxoek hankatxoak sartzeko igerileku txikia; eta hirugarrena, gurasoz beteta egoten den jakuzzia.
Igerilekuaren irteeran, komunak eta dutxak daude eta igandeetan, arratsaldeko azken unean beteta egon ohi dira. Gainera, familientzako dutxak eta ezinduentzako dutxak ere badaude.

“tumbing ” eta igerileku gunea

Ez dugu inoiz ikusi haurrentzako jolasak prestatzen dituztenik, baina gure ustez lekurik egokiena da familia osoak aisialdian ekintza desberdinak egiteko, adibidez: Bodigau ibaian zehar kanoe-kayak egiteko (bertatik igarotzen den ibaia da; txirringaz ibiltzeko ezin hobea da, ondo-ondotik Capbretoneraino doan bidegorria igarotzen da eta. 

Kanpineko ingurunea.

Inguruentan plan eder bat nahi duzue? Ezagutzen al duzue Aquatic Landes ur-parkea? Oso gertu dago, oinez joateko modukoa; beraz, hortxe duzue kanpineko egonaldia probestuz egin daitekeen ekintza interesgarria.

Parque Aquatic Landes, Labenne Océane

Aquatic Landes ur-parkea, Labenne Océane (Francia).

Baina prezioaz hitz egin dezagun… Les Pins Bleus kanpina udal-kanpina da, horregatik, prezioak ohi baino merkeagoak dira: 14€/ 2 heldu eta haur bat, furgoneta eta argindarra.Honek autokarabana-guneraren aukera(10€/gaua) zuzenean baztertzera garamatza.

Azkenik, badu beste abantaila bat gehiago, kanpina kudeatzen dutenak oso jatorrak dira eta igandeko 12etan aterarazi ordez arratsaldeko 19etan ateratzeko baimena eman ohi dute, gehigarririk ordaindu gabe…..Primerako kanpina asteburu eder bat pasatzeko, ezta?

 

 Ene!Di-da batean pasa zaigu asteburua… Lanera itzuli behar dugu hurrengo asteburua iritsi arte 🙁 
 
Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...