7/08/2017

FLOWER CAMPING LA FERME ERROMARDIE

Oraingo honetan, Donibane Lohitzuneko Flower kanping Erromardie kanpinean  izandako esperientzia blogera ekarri dugu. Pantxing egin nahian al zabiltza? Hartu hamaka eta etzan!

 playa Erromardie FLOWER CAMPING LA FERME ERROMARDIE

Erromardie hondartza

 

Donibane Lohitzunetik 2 kilometrotara dagoen 4 izarretako kanpina da, baina ACSI txartela erabiliz (uda garaiatik kanpo) prezioa erakargarria da.

Kanpinak antolaketa eta espazio banaketa bitxia dauzka: hiru zati edo alderditan banatuta dago eta Erromardie hondartzatik 50 metro eskasetara dago.

 

kanpinaren kokapena

 

PARTZELAK

Zabalak dira, eta zuhaixken bidez hesituta daudenez intimitatea ongi gordetzen dute eta inguru horretako kanpinga askotan bezala, zorua belarrez estalita zegoen. Une hartan, Udazkenaren bukaeran, ez zegoen apenas hostorik, baina lekuak udaran itzal ederra izateko itxura zeukan. Atentzioa eman zigun gainera engantxe elektrikoak berri samarrak zirela. Egia esan, lasai eta gustura  izan ginen.

parcela camping Erromardie

 

KOMUNAK ETA DUTXAK

Ez genuen luxuzko ezer topatu (ezta beharrik ere), baina honidura guztiak berriak ziren eta ezin txukunago zituzten. Ura aurrezteko sistema berezia ezarrita zuten. Gainera, iturri zein dutxetatik ura oso beroa ateratzen zen, ez dago kezkatu beharrik,  ongi erregulatu behar izan genuean egosita ez ateratzeko dutxatik!

 

Flower camping La Ferme Erromardie, servicios

 

IGERILEKUA

Estaltzen den igerileku klimatizatua zegoen, honen sarreran aldagelak zeudela. Guretzat garrantzitsua izaten da, gure semeari igerilekuak eta uretan ibiltzea orohar ikaragarri gustatzen zaio, horregatik bilatzen ditugu horrelako aukerak dituzten kanpinak, beti ere prezio onean. Gainera, primerakoa da kanpoan fresko egiten duenean ere bainu bat hartzeko.

piscina cubierta Flower camping La Ferme Erromardie

 

JOLAS PARKEA

Jolas parkea kanpineko sarreran geratzen zen, txikientzako gune aproposa da, hori bai, ez zen oso zabala. Bertan haurrentzako ekintzak eta jolasak antolatzen dira egutegiaren arabera.

Flower camping La Ferme Erromardie, zona de juegos

Kanpineko haurrentzako jolas parkea

Ezinduentzako bungalow, bainugela eta dutxa egokituak ikusi genituen.

 

TXAKURRAK

Arraza arriskutsu gisa sailkatuak direnak izan ezik kanpinera ongi etorriak dira. Hori bai, lotuta egon behar dute. Orokorrean, Frantziako kanpinek bertako legeak dionari heltzen diote.

DENDA- JATETXEA

Kanpineko denda txikian sartuz gero, produktu gutxi eta oso oinarrizkoak topatu genituen: ogia, esnea, lataren bat… Ogia edo furgonetan faltan botatzen dugun zeozer erosteko baino ez da. Taberna-jatetxeak berritzeko premia zuela iruditu zitzaigun, baina garagardo bat hartzeko bada, nahikoa.

Flower camping La Ferme Erromardie

ZER EGIN KANPINETIK KANPO?

Kanpina abiapuntu aproposa da  kostan zehar doan bideari segika Donibane Lohitzunera iristen delako. Ipar Euskal Herriko herri xarmangarri horretan txoko liluragarriak deskubritu daitezke, arrantzale-etxez jositako portua, edo ta Lohobiague-Enea etxea, Louis XIV.aren etxea ezizenaz ezaguna. Bertako merkatua bisitatzea ezinbestekoa da lurraldeko produktu tipikoak dastatu nahi baditugu: ardi-gazta, foie, euskal pastela, bertako garagardoa… Noiz? Astearte eta ostegun goizetan, urte osoan zehar; larunbatetan, uztaila eta abuztuan.

 

Egia esan ,  hondartzara joateko eguraldiak lagundu ez gintuen arren, Flower canping La Ferme Erromardie aukera ona izan zen asteburu eder eta lasaia pasatzeko. Txikia da eta haurra gustura egon zen horrexegatik, galtzeko aukera ez zuelako ematen. Gainera Donibane Lohitzune bisitatzeko gertu dago…

Kanpinez animatzen bazarete, frogatu eta konta iezaiguzue zer moduz joan zaizuen… Guk jarraitzen dugu xarma handiko kanpinak bilatzen, patrika hustu gabe. 😉

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...