16/11/2016

EL COLMADO JATETXEA: PIKATZEKO ETA PEKATZEKO

Udazkena garai ezin hobea omen da basoetan zehar paseatzeko, perretxikoak jasotzeko edota eguzkiaren izpi meheen azpian liburu bat irakurtzeko. Oraingo honetan, ordea, hiriaz, auzoko bizitzaz, kale eta dendez gozatu nahi dugu….Oraingo honetan, hiriko botak jantzirik, Iruñeako Zabalgunea eta bertako jatetxerik onenetako bat, El Colmado, ezagutzera goaz. Ba al zatoz gurekin?

Ensanche Pamplona_Furgobidaiak

Gaztelu plazatik abiatu gara Nafarroako Diputazioaren seriotasuna atzean utzirik, Carlos III.a etorbidea zeharkatzeko. Etorbide hori Iruñeako Bigarren Zabalguneko oinezkoentzako gune zabal eta luzea da. Udazkenaz jantzitako asfaltotik paseatuz, firin-faran dabiltzan hosto hori eta gorrixkek erakusleihoz erakusleiho eraman gaituzte.Hau aisialdirako leku aproposa da, kafe epel eta goxoa hartzeko terrazaz beteta eta hiriko bizitza askoz gertukoa eta gizatiarra egiten duten dendaz osatua. Gure paseo motel honetan, Gayarre antzokiaren ateraino iritsi gara aurrena, eta Entzierroaren monumentura ondoren. Leku interesgarri baino ez ditugu topatzen ibilbide honetan zehar! Eta ezustekoz ezusteko, berandutu egin zaigu eta gure azken urratsek Iturralde Suit kaleraino eraman gaituzte, El Colmado jatetxeraino, Iruñeako jatetxerik onenetariko bat.

 

EL COLMADO JATETXEA

Sartu bezain laster, lekuak txundituta utzi gaitu: lokalaren apainketa bitxia begi bistakoa da jatetxearen gelak mugatzen dituen egurrezko pertsiana-sistema harrigarria dela eta.; lanpara biribil eta ikusgarrien argi meheak giro epel eta goxoa sortzen du; eta gainera, su bizia duen berogailu orijinal batek jatetxeari xarma berezia ematen dio. Desiratzen gaude mahai inguruan esertzen!

ensanche-de-pamplona-039

 

Sartzean, ordea, ez zaigu pasa jatetxeak duen pintxo-barra ederra: zaindua eta pikatzeko tentagarria benetan. Plan ederra hurrengo baterako, zalantzarik gabe, Zabalgunera itzuliko gara eta.

Karta hartuta, jakin-min handia piztu zaigu, kartako platerak izartxoen bidez markaturik daudelako. Izan ere, Colmado jatetxeak, bezeroak mimatzeko eta zaintzeko filosofiari jarraituz, zeliakoekiko sentsibilitate berezia garatu baitu. Horregatik, Zeliakoen beharrei erantzuteko bertako menuaren platerak izartxoen bidez sailkatu ditu: izartxo batez, zeliakoentzako platera egokia bada, hau da, jangarria. Bi izartxoz, platera moldagarria bada. Duela gutxi, zeliakoek jan ditzaketen kroketak ere sortu ditu! Guri burura etorri zaizkigu jatetxe honetara bazkaltzera gustura etorriko liratekeen lagun batzuk.

Platerak desfilatzen hasi dira eta lehenengoak hurrengoen iragarpena egin digu. Oso modu orijinalean platerera eramandako brokolia curry saltsaz eta otarrainxkaz lagundurik ekarri digute aurrena.Barazkia ezin goxoagoa da. Alde batetik, badakigu Colmado jatetxeko parrila paregabea dena; baina bestalde, jatetxeak barazki freskoak, garaikoak eta, nola ez ba, Nafarroakoak zerbitzatzeko filosofian oinarria duela.

Brócoli a la brasa con salsa de curry y langostinos.

Lehenengo platera bukatzerako, jatetxea lepo dago, eta hala ere, giro erlaxatu batean bazkaltzen jarraitu dugu. Tokiaren pareten egitura berezia dela eta, akustika berezia du soinua gutxitzen duelako. Jatetxean honetan giro ederrean bazkaltzen da.

ensanche-de-pamplona-037

 

Ondoren, El Colmado izokin Tatakia atera dute. Japoniar sukaldaritzatik maileguan hartutako platera da. Bere esanahiak japonieraz zerbitzatzeko moduari erreferentzia egiten dio: “alez banatuta, metatuta”. Hegalaburrez sukaldatutako bertsioa ezagutzen bagenuen ere, bertsio berri honek harritu egin gaitu. Izokina goxo-xoxoa dago, baina batez ere, marinatuak emandako kanela eta jengibre ikutuak nabarmenduko ditugu. Gure ustez, tatakia sojan busti eta gozatzeko modukoa dago.

ensanche-de-pamplona-016

 

Hirugarren platera ziztu bizian iritsi da, jatetxeko gela guztiak beteta egon arren. Colmado jatetxeko zerbitzua oso eraginkorra da eta bezero asko badator ere ongi moldatzeko gai da lasaitasun handiz zerbitzatzeko, beti irribarretsu. Gustura jango ditugu horrela, artzain-papurrak galdarraztatutako arrautzaz eta Lodosako pikillo piper ekologikoez lagunduta. Berriro ere, sustrai eta kalitate handiko produktuak. Koilara hondoraino sartu eta osagai guztiak hartzea plater hau dastatzeko modurik egokiena da. Berehala konturatu gara txistorra puska txikiak papurren artean ezkutuan direla; ahoan sartzean, berriz, ageri geratu dira. ¡Ummm!

ensanche-de-pamplona-027

2012ko Homenaje de Navarra  ardo beltz ondua botila bat hartu dugu jada, eta zintzo izateko asmoa dugu, baina… tempranillo goxo honek bekaraziko digu.
Kopak utzi eta gero, wasabi gaineko hegalabur tartariarra fruitu garratzez lagundurik zerbitzatu digute. Hegalaburra piper berde eta tipula xehatuaz nahasturik zegoen eta alboan ogi xigortu bi daramatza. Harrigarriena fruitu garratzek plater honi ematen dioten nortasuna da: kiwi eta laranja azal puska. Baina ez da plater hau hemen bukatzen, plateraren beste puntan, parrillan egindako mendrezka olio-oliba birjinaz gozatutako sagar entsaladaz lagundurik zai daukagu eta. Berriz ere jatetxe honetako parrilla paregabeak zeruraino igoarazi gaitu.

2016-11-12-ensanche-de-pamplona1

 

Bukatzeko, haragi-plater bat ekarri digute: sekreto iberikoa labeko su txikian egina Dijon mostazaz eta karamelizatutako sagarrez lagundurik. Plater honek isilpean du zerbait: guztiz gozatzeko osagai bakoitzaren mokadutxoa hartu behar da. Sekreto puska bat, mostazaz bustirik eta sagarraz lagundurik. Hiruren arteko kontrastea; sagarraren gozoa, haragiaren gazia eta mostazaren minak ahoan sekulako zapore-jaia sortu digute. Mundiala, ezta?

ensanche-de-pamplona-045

 

Azkenik, azkenburukoak iritsi dira: karamelizatutako gazta biguna fruitu gorrien satsaz lagundurik, niretzat. Bukaera arina eta kontrastez betea, gazta, gozoa eta fruitu gorriak. Tiramisu Markorentzat. Berak tiramisu oso gogokoa du. Ez dugu aukera pasatzen utzi nahi eta postreak trukatu ditugu. Horrela, duela urte asko, bisitatu genuen trattoria veneziar batean inoiz dastatu dugun tiramisurik goxoena gogora ekarri dugu eta Venezian ginela amestu dugu.

ensanche-de-pamplona-055

 

Zerbitzarik agurtu ditugu pentsatuz: Zein ongi jaten den Colmado jatetxean! Hau kontatu behar dugu!
Urte osoan zehar bidaiatzen dugunez,  Iruñeara itzuliko gara Zabalgunean kalitate handiko merkataritza eta ostalaritza eskaintza handia dagoelako. Gainera  ez zaigu ahazten hiria autokarabana eta kanper-ibilgailuen laguna delako. Zatozte Iruñeako Zabalgunea ezagutzera, paseatu bere kaleetan zehar eta zoazte Colmado jatetzera bazkaltzea…Hemen pekatuko duzue eta…Zeren zai zaudete?

 

 

Bidaietako informazioa:

Berriozar autokarabana-gunea

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...