31/08/2017

BADAIAKO SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKOA

Batzutan xarma handiko lekuak daude etxetik gertu.  Baina, auskalo zergatik ez dira aski ezagunak. Horixe bera gertatzen da Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoarekin. Hau da Arabak hobekien gordetzen duen sekretua. Gordeko al diguzu zuk ere?

Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoa Langraitz udalerriari badagokio ere, beste bost herriz osatuta dagoen udalerria da:  Mandaita, Olabarri, Tresponde eta Billoda. Tresponde herriraino abiatu beharko dugu lorategien bisita egiteko.

Lorategiaino doan bidea ongi markatuta dago. Furgonetaz burdinazko atetzar bat zeharkatu ondoren 300m-ko aldapa igo beharko dugu aparkalekuraino iristeko. Handik, oinez abiatuta, goraka jarraitu beharko dugu lorategien sarrera topatzeko.

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, entrada

Parkerako sarrera.

 

Sarrerak erosi eta gero (3€/lagun eta haurrak doan) ikus-entzunezkoen gelan parkearen historiaz eta konposizioaz kontatzen zigun bideo laburra ikusi genuen.  Euskaraz nahiz gazteleraz ikus daiteke.

 

GOZEN LORATEGIAN  ZEHAR !

Lorategiak 4Ha-ko hedadura dauka eta hiru alderdi klimatiko ezberdin biltzen ditu: Ospela izeneko alderdiak  baso autoktonoaren hainbat espezie kontserbatzen ditu:  ipuru, gurbitz eta inoiz ikusi ditugun elorri beltzik handienak!

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, endrinas

Lorategiko patxakak (basakaranak)

 

Ibar hondoa izeneko alderdiak belar eta konifera ugari gordetzen ditu. Oinez zeharkatzen genuen alderdia eta berehala egurrezko zubitxoz atondutako hezegune bat topatu genuen. Ekosistema txiki honetaz ikaragarri gozatu genuen. Igebelar artean igelak saltoka, arrautzak zaintzen ari zen txerren-burduntxi bat, eta uhandre bat ikusi genituen!

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, espacios húmedos

Lorategiko hezeguneak.

 

Ibilbidean  jarraituz, beti muinoan gora, arrosondoz betetako espazioa dago. Oraindik baten bat loretan zegoen. Hori zortea! Basalarrosa da, bost petalo duena!

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, rosa silvestre

basalarrosa

 

Baina lorategi honek sekulako altxorra gordetzen du. Ez da  zuhaitz Eder bat, ezta espezie bitxi bat, ez… Badaiako Santa Katalina fraide-etxea da.

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, restos del convento

 

HISTORIA APUR BAT…

Iruña familiak eraikina eraiki arazi zuen eta 1407an Jeronimotarren eskuetan utzi zuen fraide-etxe bat egiteko. Ondoren, Agustinotarren eskuetara pasa zen, baina Mendizabalen desamortizazioarekin batera fraideek lekua utzi behar izan zuten. Azkenik, I karlistaldian eraikinari su eman zioten hondakinak baino ez utziz.

Langraitzeko Udalerriari esker alderdi hau berreskuratua izan da eta lorategi botaniko bilakatu da,  2003. urtetik aurrera  bisitariak hartzen dituelarik.

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, fortaleza convento

 

Hondakinen bisita atsegina egiten da. Barruan urjauzi txiki  multzo bat gordetzen du, landare eta zuhaitz asko, eta baita ehun urtetik gorako olibondoa ere. Baina, harrigarriena bere karakol moduko eskaileretatik igotzea eta Badaia bailararen ikusmiraz gozatzea da.

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, fortaleza convento

 

Hondakinen inguruko paseoan antzinako uharka batekin aurrena, eta gero, mariposario batekin topatu ginen! Mariposa-etxe hori duela gutxi martxan jarri dutela eta tximeleta espezie autoktonoak hazteko helburua dauka, baina gu ez gara bilakaeraren unean iritsi. Ptsss! Azkeneko tximeletak San Ferminetan hegan atera ziren (gorde iezaiguzu sekretu hori ere!)Badugu beraz lorategira itzultzeko aitzakia ;)Santa Katalinako mariposarioa.

Sarreran ematen duten mapa baten laguntzaz itzultzen hasi ginen eta orduan lorategiko hirugarren gune klimatikoa: Egutera.

Muinoaren pareten babesean kaktus eta landare zukutsu bilduma interesgarria zegoen, han-hemenka barreiaturik, ezta ukitu ere!

 

Santa Katalina lorategi botanikoa, egutera

Egutera zeharkatzen duen bidexka.

 

Egurrez landutako animalien irudiak topatu genituen ibilbidearen zati horretan zehar. Diotenez, fraide-etxean  bizi ziren fraideek landu zituzten.

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, talla de madera

Egurrez zizelkatutako ahuntza arkaitzaren gainean.

 

Ibilbidearen bukaeran, bidexkaren alboetan zeuden landare aromatikoaek  paisaiari kolorea eta aireari usain gozoa ematen zioten. Gelditu eta arnasa hartu!

 

Santa Catalina lorategi botanikoa, belar aromatikoak

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, hierbas aromáticas

 

HAMAIKETAKOA EGIN NAHI DUZU?

Lorategian bertan mahaiak eta  iturria daude hamaiketakoa eraman eta gozatzeko;  baina, Tresponden dagoen atsedenlekuari begia botata genion eta hara joan ginen bazkaltzera. Leku hura aukeratuz gero, ezin zarete erratu errepidearen ondoan geratzen da eta. Oso leku atsegina da, mahaiak eta eserlekuak, itzala ugari eta haurrentzako jolas gune bat Zadorra ibaiaren ondoan.  Bizitzaz betetako ibaia.

 

Jardín botánico Santa Catalina de Badaia, Trespuentes

Zadorra ibaiaren ertzean, Tresponde.

 

ASTEBURUA BERTAN PASAKO DUZU?

Uda garaian joanez gero, Uribarri-Ganboa urtegira joatea aukera ona da, Landa hondartzara hain zuzen. Uraren kalitatea dela eta bandera urdiña jasotzen duen barruko hondartza bat da. Inguru hartan paseatzeko, bainatzeko edo kayak egiteko aukera izango duzue. Bertan, aparkalekua, bazkaltzeko mahaiak, dutxak, komunak eta harrikoa egiteko harraskak daude.Paregabea furgonetaz gozatzeko.

 

Playa de Landa, Gasteiz

Eguzki jartzea Landa hondartzan.

 

Hiriburua, Vitoria-Gasteiz, handik 10 km-tara baino ez dago. Erdi Aroko altxor honek eta bere pintxoek maitemindu egingo zaituzte, zalantzarik gabe. Gainera, autokarabana gunea dauka. 😉

 

ZERGATIK JOAN BADAIAKO SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKORA?

Natur zientziak bertatik-bertara ikasteko leku aproposena delako, non haurrek konturatu gabe ikas dezaketen.

Lorategiko ibilbideak Badaiako haranaren ikusmira ederraz gozatzeko aukera ematen duelako gehiegi nekatu gabe. Ez gara mendizale amorratuak, baina paisaia ederraz gozatzea ikaragarri maite dugu.

Lorategirako sarreraren prezioa jasotzen dugunaren truke merkea da . Ez dugu gehiegi gastatu behar askotan benetan interesgarriak diren lekuak ikusteko. Horretaz bidaiari guztiok hausnarketa sakon bat egin beharko genuke noizbait.

Lorategi botanikoa SIDALAVA elkarteak kudeatzen du eta baztertze arriskuan dauden pertsonak lanean eta aktibo mantentzeko tresna gisa erabiltzen delako. Ez dugu modu  kolaboratzeko modu hoberik ikusten bertara joatea baino.

Guk arrazoiak idazten jarri dezakegu, baina hara joatea eta zeureak kontatzea gustatuko litzaiguke… Animatzen al zara?

 

BUDAIETAKO INFORMAZIOA

Trespondeko atsendenlekua

GPS:      N 42.84482º      O 2.78701º

Landa hondartzako aparkalekua:

GPS:  N42.95157º      O2.58525º

 

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...