8/11/2018

ALTZOKO HANDIA, HEZUR-HARAGIZKO KONDAIRA

Mikel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia,  XIX. menderaren erdialdean  jaio eta bizi izan zen benetako pertsonaia izan zen.  Sona handiko gizona izatera iritsi zen bere tamaina zela eta.  Horrela, Gipuzkoan,  “Altzoko handia” ezizenez  ezaguna egin zen eta Altzon, bere sorterrian,  “Gure haundie” goitizenaz. Denboraren poderioz,  herri kondaira eta ipuinen parte bilakatu zen eta Perraulten  ipuinen batetik ateratako pertsonaia iruditu arren, hezur –haragizko gizona izan zen.  Bere historia ezagutarazteko Altzon ibilbide tematikoa eta baita Interpretazio Zentroa  sortu berri dute. Ezagutu nahi al duzu?

Altzoko Handiarekin lotutako leku historikoak bisitatzeko ibilbideak :

*Kolore gorriak ibilbide luzea adierazten du.

*Kolore horiak ibilbide laburra adierazten du.

El gigante de Altzo

Ibilbidea Herriko plazatik abiatzen da. Bertako Segoretxe Jatetxean ibilbidearen azalpen orriak jaso eta bideari ekin behar zaio. Lehenengo geldiunea Mikel Joakinen jaiotze baserriraino eramango gaitu, Ipintza baserriraino, alegia. Baserriaren ondoan, 1968. Urtean Juanito Lopezek egindako Handiaren eta haren abarkaren  harrizko taillak ikus daitezke,  tamaina naturala oinarritzat hartuta.

Ondoren, bide gorria (luzea) aukeratuz gero, guk egin genuen bezala, Altzo Azpiko basoan gora eta behera egingo duzue.

 

Altzo Azpi, el gigante de Altzo

Altzo Azpi

Altzo Azpin Salbatore elizari erreparatuko diogu, Zergatik? Harridura handiz ikusiko duzuen bezala, bertako  harrizko hormetan erretoreak Handiari hartzen zizkion neurriak zizelkatuta agertzen direlako. Aurrerago Altzo Azpiko errota bisitatu daiteke eta handik mandan gora doan bideari segika Santa Barbara Ermitaraino iritsiko gara. Ermitaren ondoan, Handiaren tamaina naturala irudikatzen duen harrizko beste tailla bat dago. Ez ahaztu erraldoiaren parean jartzea eta argazkia ateratzea, zeuen buruari barre egiteko ariketa ona izango da zein nimiño garen ikusita. Nahi izanez gero plazaraino itzuli eta Segoretxek eskaintzen duen salda bero eta goxoa dasta dezakezue, guk behintzat hala egin genuen.

 

Altzoko Handia

Handiaren ibilbidearen barrena.

Salda badago…

Nor izan zen Altzoko Handia?

Mikel Joakin Eleizegi 1868. Urtean Altzo Azpiko Ipintza baserrian jaio zen. Zortzi anai-arreba izan zituen, denak neurri arruntak zituztela.20 urte bete eta gero Miel Joakin neurririk gabe hazten hasi zen denbora laburrez eta horrek lotsa handia sortu zion. Gizon argal eta ongi proportzionatua zela diote;  apal, langile eta ona, baina bere tamainak izugarrizko lotsa sortzen zion. Tute partidak eta loterian ezkutuka jokatzea gustuko zituen.

Ipintza baserria

 

Mikel Joakin Eleizegi hazi eta hazi egiten zuen garatu zuen gaisotasun baten ondorioz: akromegalia (gigantismo). Bidaietatik itzultzen zen bakoitzean, bere lagunak apaizaren laguntzaz Handiaren altuera zein zabalera neurtu eta markatzen zituzten zizel batez Salbatore elizaren hormetan. Harrigarria da gaur egun ikustea markak benetako ideia ematen digu gizon haren neurriez.

 

Altzoko Haundia

Zabalera eta altuera neurrien azalpen plaka.

Altzoko Haundia

Marko Haundiaren altuera seinalatzen ari da.

 

Liluratuta gaude, ipuinetako pertsonaia baten aztarnak balira bezala, Mikel Joakinen hainbat objektu gordetzen direlako, haien artean: 64 cmko aulkia, 33cmko eskularruak, 63 zenbakidun abarkak… Garai hartan, Europako gizonik handiena izan zen, zalantzarik gabe. Horregatik, objektu guzti horiek Donostiako San Telmo museoan ikus daitezke.

 

Altzoko Haundia

Markok 46. zenbakia erabiltzen du.

 

Phileas Taylor Barnum bezalako gizakiek berriz, sekulako pagotxa topatu zuten Handiarengan.  Tolosara egindako bidaietan sortutako ikusmira eta harridura kontuan hartuta, Handiaren ezaugarriak probestu eta munduari bitxikeri gisa erakustea erabaki zuen. Horrela, Mikelek 29 urte zituela, Europan zehar bidaiatu eta Errege- erreginen aurrean agertzeari eraman zuen kontratua sinatu zuen. “Euskal Erraldoia” izatera pasa zen orduan, edo behintzat horrela islatzen dute garaiko grabatuek. Gainera, erakustaldi haietan askotan mozorrotu egiten zuten, harridura handia sor zedin. Batzuetan Espainiako general modura jantzi zuten, bestetan, turkiar modura…

 

 

Altzoko Handia, Gure Haundie, bidaien joan-etorrietan  begi indiskretuen begiradapeko gizaki  nahigabetua izan zen. Bere heriotzaren egunera arte, 43 urte zituela,  hazten jarraitu zuen eta 2’42 metroko garaiera erdietsi zuen.

 

Altzoko Haundia

Marko, 43 urte eta 193cm; Eneko, 7 urte eta 153cm. Mikel Joakin 42 urte eta 242cm.

 

1861ean hil egin zen Altzon biriketako tuberkulosiak jota. Baina ez dugu hemen Altzoko Handiaren soka etengo, herrian diotenez Handiaren hezurrak eramateko prest etorri ziren etnologoek familiaren ezetza jaso zuten, baina handik gutxira hezurrak desagertu omen ziren. Lapurtuak? Batek daki! Batzuren ustez Londreseko laborategi batean egongo dira Altzoko Handiaren misterioa argitzeko zain.

 

Mikel Joakin Eleizegi ez da ordea ahanzturan erori, alderantziz,  Pertsonaia honen bizitza eta istorioa berpiztu duen filma , Handia, Jon Garañok eta Aitor Arregik filmatu zuten 2017an eta honez gero Goya saria eta Feroz saria  jaso ditu.

 

Ezagutzen al duzu antzeko istorioren bat? Ez dadin ahanzturan eror.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...