Gutaz ari dira

EZ GARA GELDIRIK EGOTEKO JAIOAK!

Familia bidaiaria gara, eta horrek honez gero, ez dauka konponbiderik, “bidaiatzeko kontu hori” bizimodu bilakatu delako. Aste osoa ematen dugu asteburua noiz iritsiko, furgoneta hartuta ihes egiteko. Bidaiak ikaragarri gozatzen ditugu, gertuko lekuetan zein urrutiko kulturetan murgildurik, ez du axolik. Itzultzean, hamaika ideia dakargu berriro ere ihes egiteko. Bidaietako eskarmentuak atsegin handiz partekatzen ditugu, eta guk bezala, furgonetaz bidaiatzea aske bidaiatzea dela usten duten beste bidaiaria batzuenak ere, interes handiz irakurtzen ditugu. Furgonetaz bidaiatzea nor bere denbora eta patuaren jabe izatea baita.
Kanper munduan hasi ginenetik, sare handi bat ehuntzen joan gara, eta horrekin batera, lagunak gehitu dira. Asko pozten gara! Gainera,bidaietako joan-etorrietan zein sare sozialen jardueretan ere, lagun askoren arreta bereganatu dugu eta horrek ederki sentiarazi gaitu.Eskerrik asko!

Aipatu gaituzte …

Buena Ruta on line aldizkarian
http://www.buenaruta.es/top-5-marzo/

 

Diario del viajero bidaia aldizkarian
http://www.diariodelviajero.com/diario-del-viajero/companeros-de-ruta-de-una-isla-paradisiaca-en-indonesia-al-pueblo-mas-fotogenico-de-marruecos

 

El Diario Vasco egunkariaren autokarabanismo blogean, Bidai on

http://blogs.diariovasco.com/bidaion-propuesta-viajes/

Parte hartu dugu…

Gabarroia on line aldizkari donostiarrarekin. Bertan, Donostialdean familiarekin egiteko planik ederrenak topa daitezke.
http://gabarroia.com/especial-verano/4-rincones-de-europa-ideales-para-viajar-con-ninos/

 

Atsegin handiz, beste blogari batzurekin. Viaxandoenfurgo blogariaren ekimenez egindako lanean 17 blogarik geure lekurik kuttunenak aipatzen ditugu.

http://viaxandoenfurgo.blogspot.com.es/2016/10/17-bloguers-que-viajan-en-furgoneta-y.html#more

 

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *