Gutaz ari dira

EZ GARA GELDIRIK EGOTEKO JAIOAK!

Gu gara FurgoBidaiak

 

Gu gara Furgobidaiak, familia bidaiaria. Furgoneta txiki batean bidaiatzen hasi ginen duela zortzi bat urte eta bidaiatzeko zaletasun hori, grina aurrena eta bizitzeko modu bat gerora, bilakatu da. Bidaiak ikaragarri gozatzen ditugu, urrutiko kulturetan murgilduta edota gertuko paradisuetan galduta, ez du axola. Bidaietako eskarmentuak atsegin handiz partekatzen ditugu eta aldi berean, gure erara bidaiatzen dutenen abenturak ere irakurtzea maite dugu. Furgonetaz bidaiatzen dugunean gure denbora eta patuaren jabe gara, furgonetaz bidaiatzea askatasunean murgiltzea baita.  Blogaren eta orain berriki irratsaioen abentura ero honetan beti izan dugu gurekin animatu gaituzten lagunak, eskerrik asko denei gure ondoan egoteagatik!

 

Aipatu gaituzte …

Buena Ruta on line aldizkarian
http://www.buenaruta.es/top-5-marzo/

 

Diario del viajero bidaia aldizkarian
http://www.diariodelviajero.com/diario-del-viajero/companeros-de-ruta-de-una-isla-paradisiaca-en-indonesia-al-pueblo-mas-fotogenico-de-marruecos

 

El Diario Vasco egunkariaren autokarabanismo blogean, Bidai on

http://blogs.diariovasco.com/bidaion-propuesta-viajes/

Parte hartu dugu…

Gabarroia on line aldizkari donostiarrarekin. Bertan, Donostialdean familiarekin egiteko planik ederrenak topa daitezke.
http://gabarroia.com/especial-verano/4-rincones-de-europa-ideales-para-viajar-con-ninos/

 

 OnRoadbloggers lehenengo bilkura antolatzen eta aurrera eramaten parte hartu dugu.

Paperezko zein on line argitaratzen diren aldizkari ezberdinekin elkarlanean aritu gara:

Donostiako  Gabarroia on line aldizkariarekin, adibidez
http://gabarroia.com/especial-verano/4-rincones-de-europa-ideales-para-viajar-con-ninos/

 

Furgosfera  paperezko aldizkariaren  lehenengo alean parte hartu genuen

Gertuagotik ezagutu nahi bagaituzu  Camper Van de Ruta  youtuberrek elkarrizketatu gintuzten 🙂

Blogetako hainbat elkarrizketa ere egin ditugu,  Yescaparekin,  adibidez:

 https://blog.yescapa.es/blog/2017/09/15/entrevista-a-furgobidaiak/

Baina ezin gara geldirik egon eta  IRRATIRA JAUZI EGIN DUGU!!

Gure irratsaioa sortu dugu:  “Los viajes de Nautilus”, Radio Viajeran gaude, bidaien inguruan aritzen den irratian:

https://www.radioviajera.com/destinos/category/Los-Viajes-de-Nautilus

Asteartero on line entzungo gaituzue goizeko 10etatik 11etara eta arratsaldeko 20etatik 21etara.

Edo deskarga ditzakezu gure bidaiak  IVOOX plataformatik:

https://www.ivoox.com/podcast-viajes-de-nautilus_sq_f1496447_1.html

Pauso bat aurrera  INFO 7 IRRATIA n elkarrizketatu gaituzte 🙂

https://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20180827/furgobidaiak-eus-furgonetan-bidaiatzen-duen-familia-baten-bizi-esperientzia

 

Zer datorkigu? 🙂 🙂

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

One response to “Gutaz ari dira”

  1. Jexus Artetxe (FAKTORIA magazina, Euskadi Irratia) says:

    Kaixo!

    Euskadi Irratiko FAKTORIA magazina irratsaiotik ari natzaizue. Nire izena Jexus Artetxe da. Elkarrizketa baterako proposamena da nirea, datorren asterako. Hala ere, lehenbailehen nahiko nuke zuekin hitz egin eta elkarrizketa zehaztu. Harremanetarako, hauexek dituzue bideak: artetxe_jexus@eitb.eus Telefonoak: 943-012348/9

    Deitu, lasai, goizean goiz ere, 07:00etarako laneratura izaten gara-eta.

    Eskerrik asko

    Jexus Artetxex

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *