18/11/2016

CONFITURAS GOYA: HISTORIAZ BETERIKO GOZOKIAK

Gaur egun ederra pasa dugu Iruñeako Zabalgunean zehar. El Colmado jatetxean bazkaldu eta gero, hiriaren bisita honetatik, etxera zer eraman pentsatzen hasi gara. Gozokiak oso opari erakargarria izaten dira, beraz, ia urrats batek hurrengoari jarraituko balio bezala, Bigarren Zabalguneko Tafalla kaleko 28. zenbakiraino iritsi gara. Han Confituras Goya denda dago. Gozokirik nahi?

ensanche-de-pamplona-123

 

Zuetako askok nahastu egin garela pentsatuko duzue, Confituras Goya Gasteizko konfiteri ezaguna dela…Baina, hori da gaur Rafaelen laguntzaz deskubritu nahi dizuegun historiaren zati bat. Bonboi eta gozogintzari dedikatutako enpresa familiar honek bere lehengo denda Gasteizen ireki zuen duela 130 urte. Geroztik, Goya familiaren bost belaunaldik lan egin dute euren artisau-produktuak gure etxeetaraino iristeko. Hirugarren belaunaldiaren garaian, José Goya Mendizabalekin, Goya etxeko produktu esanguratsuenak sortu eta sustatu ziren, adibidez: “Vasquitos y Nesquitas” “frutas vascas” eta trufak. Gaur egun, bosgarren belaunaldiarekin, Confituras Goyak, Gasteizen hainbat denda baditu ere, bere denda-sarea ondoko herrietara zabaldu ditu, haien artean Iruñea, non Rafaelek, aipaturiko Jose Goyaren ilobak, frankizia bat irekitzea erabaki baitu.

Denda honetan sartzea izugarrizko erronka da.Artisau-produktuak dira guztiak, eta kalitate handikoak,baina batez ere,mimo handiz egindakoak.Egia esan, ez dakigu nondik hasi eta begiak dantzan ditugu gozoki batetik bestera,baina…Zeintzuk dira bertako produktu klasikoenak?

Bonboiak eta trufak, artisau-produktuak izanik,iraupen laburrekoak eta itxura ezin ederrekoak dira. Bonboien artean gainera, bitxikeri bat ere topatu dugu; Bombón de Txapela edo Txapela-bonboia. Txokolatezko estalkiak patxaran eta trufa txuriko bihotza gordetzen duen gozokia da. Aita ekarri zidan gogora; ez da inoiz txapelik gabe kalera ateratzen.

ensanche-de-pamplona-106

 

Badakigu Vasquitos y Neskitas produkturik ezagunena dena, izan ere, gozoki haiek, Goya familiaren antzera, euren historia dute. Hasieran esan dugun bezala, José Goya Mendizabalen garaian, merkaturatu ziren. Garai hartan, Vaskitos y Neskitas k letraz idazten ziren. Gerra zibila iritsi zenean, ordea, “k” debekatu eta izena aldatu behar izan zuten.
K letraz edo qu letraz, jainkoen pekatu txiki hauek hurrez eta laranjaz lagunduriko bonboi goxo-goxoak dira. Metalezko kutxa original eta xarmangarri batean saltzen dira; zalantzarik gabe, ilobaren gustukoa izango dena.

ensanche-de-pamplona-130

 

Bat-batean, dendan zehar paseatzen hasi gara eta Charlie eta txokolate-fabrikan bezala sentitu gara. Gure begien aurrean desfilatzen hasi dira: pastelak, karamelu-makilatxoak, bonboiak, natazko gailetak zein gaileta gaziak, mantekadoak, Florentinak, Rocak, laranja makilatxoak, gozokiak, Malvaviskoak… Dena ezin hobeto apainduta haurtzarora eramaten gaituen erakusleiho eder batean… Semea gogoan dut orain, zein gozozalea den!

ensanche-de-pamplona-114

 

Ostegunetan, Goya Konfiteriak Gasteizen daukan gozotegi-obradoretik artisau-opilak jasotzen ditu. Zer pena, atzo etorri ez izana! Gurinez egindako Cristina, suizar opiltxo edo zirikilotez beteriko croissant batzuk eraman genituzkeen. Gure pena laburra da, ordea. Berehala topatzen dugu zerekin lagundu hurrengo kafea. Goya etxeko pasta-aukera guztiz tentagarria da.

ensanche-de-pamplona-101

 

Etxean gosaltzeko, gurina, ogi xigortua eta marmelada dugu gustuko. Horregatik, atentzioa eman digute apalategi batean txukun-txukun jarririk dauden marmelada poteek. Baina…Zein aukeratu? Laranja? Melokotoi? Albertxiko?

ensanche-de-pamplona-103

 

Turroi sorta batek Gabonak iristear daudela gogorarazten digu. Izan ere, Confituras Goyak ardura handia hartzen baitu urte osoan zehar ospatzen diren jaiekiko: errege-opila, San Blas erroskillak, Sainduen hezurrak, buñueloak, Pazko-arrautzak…

ensanche-de-pamplona-111

 

Azkenean, Goya familiaren historiaren puska bat etxera eramatea erabaki dugu: “Vasquitos y Nesquitas”. Etxera iritsitakoan eta gure ibilerak kontatzean, amaginarrebak horrelaxe esan digu: “Txikitan, Pantxo osaba Madrildik etortzen zenean, Gasteizen geratzen zen beti, guretzat, ilobentzat, Vasquitos eta Nesquitas erosteko. Eta hori, duela berrogeita hamar urte!
Historiak jarraitzen du…

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterEmail this to someone

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatu dira *

También te interesará...