Munduan zehar

GASTEIZ: PINTXOZ PINTXO

Gasteizek duen ospe gastronomikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.  Behin baino gehiagotan egon gara hirian eta oraingo honetan ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan “Irlandes de Perretxikos”, “Cru cru de foie” eta “Pintxuleta” bezalako gutiziak dastatzeko. Zatozte gurekin pintxo batzuk hartzera! Varekai taldearen emanaldia, Le Cirque du Soleil, izan da oraingo honetan Gasteizera hurbiltzeko […]

MENDEBALDEKO KANTAURI ITSASOAN ZEHAR: HERRIXKA XARMANGARRIENAK

Auten Gabonetatik ihesi ibili gara, etxean kopa bat gutxiago jarri behar genuen mahaian eta ez da erraza izan. Horregatik, urteko azken egunetan, urteaz aldatu aurretik, egun batzuk hartu ditugu urteko azken bidaia egiteko.Kantauri itsasoak mendebaldean biltzen dituen herrixkarik ederrenak bisitatzera abiatu gara. Ezagutu nahi al dituzu? IBILBIDEAREN MAPA ABENDUAK 26 MEDULAK, FANTASIAZKO PAISAIA. Badakigu honek […]

BIARRITZ: LA CITÉ DE L’ OCÉAN

Nora joango gara hurrengoan?  – Galdetzen du askotan txikiak – “Itsasoaren Hiria” ezagutzera joango gara- Horra gure erantzuna.  –Eta zer da hori?  – Esan du jarraian- Zatoz! Zatoz eta ikusi! Biarritzek itsasoarekin eta surfarekin betidanik izan du harreman zuzena,horregatik, leku ezin hobea topatu du bertan Steven Holl arkitektoak bere Cité de L´ocean ezartzeko. Eraikin berak […]

BAZTAN EZAGUTUZ AMAIA SALAZAR INSPEKTOREAREN ESKUTIK

Literatura atsegin duzu? Bidaiatzea atsegin duzu? Kronika honetan biak elkartu ditugu, Baztan ezagutzera irten gara Amaia Salazar inspektorearen eskutik, Baztango trilogiararen pertsonaia nagusia. Trilogia Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza liburuek osatzen dute, Dolores Redondo idazle donostiarrak idatzi du eta eleberri beltzaren generokoa da.Irakurri baduzu ez izan zalantza izpirik, hau da zuretzako kronika! Hiru eleberriak girotzen dira Elizondo eta […]

BIELSA: PIZTIEN INAUTERIAK

Aurten, luma eta distiren inauterietatik ihesiz Pirinio aldera abiatu gara eta Bielsako inauteri sonatuak ikustera hurbildu gara. Han ezagutu ditugu antzinako giza-pentsamolde, sinesmen eta bizimoduarekin bat egiten duen festa bat; horiek dira bestelako inauteriak, horiek piztien inauteriak dira. Ezagutzen al dituzu? 1. EGUNA Sorrosal urjauzia eta Bielsako inauteri festa. Gaua Jacako furgoperfektoaren inguruan pasa ondoren, Brotoko […]

LA YECLA ETA SANTO DOMINGO DE SILOS

Hasieran, Oñatira joateko asmoa genuen; bertako etxedorreak, Arantzazu santutegia eta Arrikutz kobazuloak ikusteko. Atera aurretik, ordea, kobazuloak martxorarte itxita zeudela jakin genuen, eta gehiegi pentsatu gabe, furgoneta martxan jarri eta Burgos aldera abiatu ginen. Axola duena etxetik irtetea baita. URTARRILAK 11, LARUNBATA “Museo de la evolución humana” delakotik gertu dagoen aparkaleku batean utzi genuen furgoneta. […]