Munduan zehar

OTZARRETA: BASAJAUNAREN ETXEA

Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?

SARA, DENBORA ETEN ZEN HERRIA

Antzinako euskal esaera batek dio Saran denbora eten egin zela. Zergatik izango ote da? Bere karriken isiltasunagatik, agian; mendian gora igotzen den kremailera-tenagatik; edo Leze kobazuloak gogora ekartzen dizkigun sinismen zaharrengatik akaso?… Ez dakigu baina, Sara herriaren xarma deskubritu bahi baduzu, zatoz gurekin!

CONFITURAS GOYA: HISTORIAZ BETERIKO GOZOKIAK

Gaur egun ederra pasa dugu Iruñeako Zabalgunean zehar. El Colmado jatetxean bazkaldu eta gero, hiriaren bisita honetatik, etxera zer eraman pentsatzen hasi gara. Gozokiak oso opari erakargarria izaten dira, beraz, ia urrats batek hurrengoari jarraituko balio bezala, Bigarren Zabalguneko Tafalla kaleko 28. zenbakiraino iritsi gara. Han Confituras Goya denda dago. Gozokirik nahi?

EL COLMADO JATETXEA: PIKATZEKO ETA PEKATZEKO

Udazkena garai ezin hobea omen da basoetan zehar paseatzeko, perretxikoak jasotzeko edota eguzkiaren izpi meheen azpian liburu bat irakurtzeko. Oraingo honetan, ordea, hiriaz, auzoko bizitzaz, kale eta dendez gozatu nahi dugu….Oraingo honetan, hiriko botak jantzirik, Iruñeako Zabalgunea eta bertako jatetxerik onenetako bat, El Colmado, ezagutzera goaz. Ba al zatoz gurekin?

Zarautz pintxoak

ZARAUTZ PINTXOZ PINTXO

Gipuzkoako kostaldeko herri honek soberako xarma dauka bisitatzeko. Zarauzko hondartza surf egiteko hondartza erraldoia da, surflari handien bilgunea eta World Surf League elkarteak munduko surf txapelketa jokatzeko sustatzen duen hondartza.  Gainera,  badauka malekoi luze eta ederra paseoan ibiltzeko; eta guzti honen teloia Iñurritza da, itsas-duna harrigarria eta biotopo babestua…Baina ez gara horregatik etorri, Zarautz pintxoz […]

FURGONETAZ GAUA PASATZEKO ERAK

Badaramagu hainbat urte furgonetaz bidaiatzen eta,punta-puntako bidaiariak izan gabe,badugu zalantzarik gabe furgonetaz edo autokarabanaz bidaiatzearen inguruko iritzi bat guztiz osatuta.Post berri honetan,gaua pasatzeko frogatu ditugun eraz,ezagutzen ditugun deskontu bereziaz eta baita gai honi buruz egin ditugun hausnarketen inguruan hitz egingo dugu.Gau-pasa egingo al dugu? NON EGINGO DUGU LO GAUR?   Bidaia bat planifikatzen hasten garenean,urrutira […]