Midi Pyrénées

dordona granja ocas

ANTZARRETIK ANTZARRERA… BAGOAZ BASERRIAN LO EGITERA

Perigord Noir lurraldean zehar egindako bidaian, France Passion “gonbidatu txartelarekin” gaua pasatzea erabaki genue. (aurreko sarrera batean, baserri, ardogile edota gaztagileen lurretan gaua pasatzeko modu honi buruz hitz egin genuen).Sarlat la Canedako larunbateko azoka ospetsua bisitatu genuen eta bertako produktu tipikoak ezagutu genituen: intxaurrak, trufak, gaztainak… Baina, foierekiko benetako grina dugu etxean, Beraz, bazen garaia […]

TOULOUSE ETA ALBI ARTEAN: XARMA HANDIKO HERRIAK

Batzuetan, leku jator eta interesgarriak topatzen ditugu, nahi gabe bada ere. Oraingo honetan, furgonetaz xarma handiko herriak ezagutu ditugu. “Plus beaux villages de France” zerrendari atxikita daude denak, eta gainera, bastida albitarren ibilbidearen zati dira. Bi hiriburuk jarriko dute kontrapuntua: Albi eta Tolouse. Bukatzeko Toulouseko Gabonetako merkatura joango gara familian gozatzera…Etorri nahi?

Mercado Navidad Toulouse

TOULOUSEKO GABONETAKO MERKATUA

Urtero, Abenduko zubian zehar, Gabonetako merkaturen bat bisitatzeko ohitura dugu; heldu nahiz umek izugarri gozatzen dugu, horregatik, oraingoan Toulouse aldera joan gara. Zatoz gurekin eta aska ezazu barruan daramazun umea!