Euskal Herria

ARABAKO ERRIOXA, ZENTZUMENEN LILURA HUTSA

Egutegiaren orriak pasa ahala, udaberria loratu, udara ximeldu, hemen da udazkena.  Mahastien artean paseatzeko eta hori-gorrien artean galtzeko garaia iritsi da. Toloño mendi tontorretik Ebro ibaiaraino bidaiatzeko unea da. Arabako Errioxan zentzumenak liluratzen uzteko tenorea da. Goazen elkarrekin Arabako puska hori ezagutzera. Goazen Arabako Errioxara!

ARABAKO ERRIOXAKO TRIKUHARRIEN IBILBIDEA, EZKUTUKO ONDAREA

Trikuharriak Arabako Historiaurretik gorde diren eraikin zaharrenetarikoak dira. Arabako lurralde osoan zehar barreiaturik topa ditzakegu, baina Arabar Errioxan bereziki ugariak dira. Nautilusera igo gara, gure furgonetara, astebu- pasa egiteko eta trikuharriak ezagutzeko asmoz. Bazatoz gurekin?

ATXINETA BASERRIA, AHABIAK BILTZEN

Euskal Herriko paisaiak maite ditugu, gure baserriak bizirik ikusi nahi ditugu eta bertako tradizioak gordetzen lagundu nahi dugu…Hau guztirako zer hobe baserriak gertutik ezagutzea baino? Goazen egun-pasa Atxineta baserrira!

ARTZAIN EGUN BATEZ BURDIN HARANEAN

Udaberria airean dabilen egun hauetan Legazpiraino joan gara familian esperientzia berezi bat bizitzera: Erreizabal baserrian egun batez artzain izango gara .“Artzaitxo egunak” dira. Ba al zatoz gurekin? Beee!

ALTZOKO HANDIA, HEZUR-HARAGIZKO KONDAIRA

Mikel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia,  XIX. menderaren erdialdean  jaio eta bizi izan zen benetako pertsonaia izan zen.  Sona handiko gizona izatera iritsi zen bere tamaina zela eta.  Horrela, Gipuzkoan,  “Altzoko handia” ezizenez  ezaguna egin zen eta Altzon, bere sorterrian,  “Gure haundie” goitizenaz. Denboraren poderioz,  herri kondaira eta ipuinen parte bilakatu zen eta Perraulten  ipuinen batetik […]

GERNIKA ezagutzen MARCO TOPO ren eskutik

Europan zehar bidaiatzeaz gain Euskal Herria ongi  ezagutzea ere ikaragarri maite dugu. Gertuko herrixkak bisitatzea, gure sustraietatik edatea eta jendearekin zuzenean hartu-emanak izatea plazer handia da. Gainera, gure herriaren historia eta gaurko gizartearen zergatia ulertzeko, zer hobea baino gertakariak izan ziren  herrietara hurbiltzea?. Guzti honetan Gernikak zeresan handia du, horregatik, familiarekin bere historiara hurbiltzeko eta […]