Espainia

Ruta camper Segovia

ERDI AROKO IBILBIDEA SEGOVIAN ZEHAR

Segovia Erdi Aroan lokartutako herrixkax, filmetako gazteluz eta txerrikume erreta jan eta hatzak zurrupatzeko moduko jatetxez beteta dago…Hori bai, berokia jantzi! Bestela, neguko egun hotzetan Ziertzo haizeak barruak izoztuko dizkizu. Furgonetaz egindako ibilbidea ezagutu nahi?

SEGOVIA 24 ORDUTAN

Segovian zehar bidaiatzen ari ginen eta  bost eguneko ibilbidea honek probintziako hiriburura eraman gintuen, ezinbestean. Hiriak ondasun kultural eta arkitektoniko aberatsa izan arren, 24 orduko bisita baino ez genion eskaini, “mea culpa”, hurrengo baterako utziko ditugu museo, gaztelu eta etxe dotoreak. Txerri errearen erreinuan aitaren batean pasa zitzaigun eguna eta bisitatu beharrekoak baino ez genituen […]

MENDEBALDEKO KANTAURI ITSASOAN ZEHAR: HERRIXKA XARMANGARRIENAK

Auten Gabonetatik ihesi ibili gara, etxean kopa bat gutxiago jarri behar genuen mahaian eta ez da erraza izan. Horregatik, urteko azken egunetan, urteaz aldatu aurretik, egun batzuk hartu ditugu urteko azken bidaia egiteko.Kantauri itsasoak mendebaldean biltzen dituen herrixkarik ederrenak bisitatzera abiatu gara. Ezagutu nahi al dituzu? IBILBIDEAREN MAPA ABENDUAK 26 MEDULAK, FANTASIAZKO PAISAIA. Badakigu honek […]

BIELSA: PIZTIEN INAUTERIAK

Aurten, luma eta distiren inauterietatik ihesiz Pirinio aldera abiatu gara eta Bielsako inauteri sonatuak ikustera hurbildu gara. Han ezagutu ditugu antzinako giza-pentsamolde, sinesmen eta bizimoduarekin bat egiten duen festa bat; horiek dira bestelako inauteriak, horiek piztien inauteriak dira. Ezagutzen al dituzu? 1. EGUNA Sorrosal urjauzia eta Bielsako inauteri festa. Gaua Jacako furgoperfektoaren inguruan pasa ondoren, Brotoko […]

LA YECLA ETA SANTO DOMINGO DE SILOS

Hasieran, Oñatira joateko asmoa genuen; bertako etxedorreak, Arantzazu santutegia eta Arrikutz kobazuloak ikusteko. Atera aurretik, ordea, kobazuloak martxorarte itxita zeudela jakin genuen, eta gehiegi pentsatu gabe, furgoneta martxan jarri eta Burgos aldera abiatu ginen. Axola duena etxetik irtetea baita. URTARRILAK 11, LARUNBATA “Museo de la evolución humana” delakotik gertu dagoen aparkaleku batean utzi genuen furgoneta. […]

GABONETAKO MERKATUA ZARAGOZAN

Badakigu Zaragoza Ebro ibaiaren bi aldeetan zabaltzen den hiria dena, eta Mudejar estiloko eraikin nabarmenak dituena,baina Gabonetako Merkatua aitzakia ezin hobea izan da hiria bisitatzeko zirt ala zart egiteko. Errege-egunaren aurreko asteburua aukeratu genuen Zaragoza eta haren Gabonetako merkatua ezagutzeko. Ostiralean atera ginen etxetik, eta bi ordu eta erdiko bidaia egin eta gero-autopistaz zatirik handiena- […]