Natura

LEURTZA: ESMERALDA KOLOREKO URTEGIAK

Asteburu-pasa honetan gertuko paradisu txiki bat deskubritu dugu, Leurtzako urtegia. Naturaren mirari honek sekulako balio paisajistikoa izateaz gain, lupaz bilatzen ditugun leku horietakoa da…Badakizue? Ingurune honek ibilbide irisgarri eta egokitua du zailtasunak dituzten lagunentzat. Ba al zatoz altxor txiki hau ezagutzera?

ELUR ARTEKO EGUNAK NAFARROAKO PIRINIOETAN ZEHAR

Pirinioetako paisaia ikuskizun ikaragarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan,  familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.

OTZARRETA: BASAJAUNAREN ETXEA

Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?

NAFARROAKO ESTEPA: BARDEAK

Paisaia harrigarriak deskubritzeko urrutiko herrialdeetara joan behar dugula pentsatzeko joera izaten dugu askotan. Bidaia honetan zehar, ordea,  argi erakutsiko dugu, azken mugetan bada ere, lurralde paregabeak ezagutzeko aukera dagoela Euskal Herritik atera gabe. Ezagutunahi al dituzu? NAFARROAKO BARDEAK 42.500 hektareaz osatutako Parke Naturala da. Nafarroako hego-ekialdean kokatuta dago, Tuteratik gertu. 2000.urtean UNESCOk Biosferaren erreserba izendatu […]

GESALTZA AÑANA – GATZ-HARANA

Gure semeak 3 hilabete besterik ez zuela egindako irteera bat partekatu nahi dugu. Gertu-gertu ditugun leku zoragarri horietako bat da IBILBIDEAREN DATUAK – Bidaiariak : 2 heldu eta 3 hilabeteko ume bat. – Furgoneta: Mercedes Vito- Marco Polo (Westfalia) – Distantzia: 260 km (joan-etorria) – Bidaiaren iraupena: larunbatetik astelehenera – Aurrekontua:40 € erregaia. – Ostatuak […]

BERLANGA DE DUERO ETA INGURUAK

Ikusi SORIA BISITATUZ 2 mapa handiago batean IBILBIDEAREN DATUAK Bidaiariak: 2 heldu eta 2 urteko ume bat.Furgoneta: Mercedes Vito – Marco Polo( Westfalia) Distantzia: 413 km (joan-etorria) Bidaiaren iraupena: ostiraletik igandera arte. Aurrekontua: 63€ inguru  erregaia + 75€ ostatua(2 gau) Ostatua: Posada Los Leones INFORMAZIO ITURRIAK www.sorianitelaimaginas.com www.castillodeberlanga.blospot.com www.posadalosleones.com BIDAIAREN INTERESGUNEAK: Berlanga de Duero: Gaztelua […]