Hiriak

SEGOVIA 24 ORDUTAN

Segovian zehar bidaiatzen ari ginen eta  bost eguneko ibilbidea honek probintziako hiriburura eraman gintuen, ezinbestean. Hiriak ondasun kultural eta arkitektoniko aberatsa izan arren, 24 orduko bisita baino ez genion eskaini, “mea culpa”, hurrengo baterako utziko ditugu museo, gaztelu eta etxe dotoreak. Txerri errearen erreinuan aitaren batean pasa zitzaigun eguna eta bisitatu beharrekoak baino ez genituen […]

LJUBLJANAtik PASEATUZ

Ljubljana eslovenieraz “maitatua” esan nahi du eta “patrikako” hiria dela esan daiteke, egun bakar batean paseatuz ezagutu dezakegu eta. Europako hiriburu berdeenetakoa da eta hirigunea oinezkoen alderdi zabal bat da; horregatik,  ezagutzeko modurik atseginena  familiarekin paseo bat ematea da. Bazatoz?

Mercado Navidad Toulouse

TOULOUSEKO GABONETAKO MERKATUA

Urtero, Abenduko zubian zehar, Gabonetako merkaturen bat bisitatzeko ohitura dugu; heldu nahiz umek izugarri gozatzen dugu, horregatik, oraingoan Toulouse aldera joan gara. Zatoz gurekin eta aska ezazu barruan daramazun umea!

GABONETAKO MERKATUA ZARAGOZAN

Badakigu Zaragoza Ebro ibaiaren bi aldeetan zabaltzen den hiria dena, eta Mudejar estiloko eraikin nabarmenak dituena,baina Gabonetako Merkatua aitzakia ezin hobea izan da hiria bisitatzeko zirt ala zart egiteko. Errege-egunaren aurreko asteburua aukeratu genuen Zaragoza eta haren Gabonetako merkatua ezagutzeko. Ostiralean atera ginen etxetik, eta bi ordu eta erdiko bidaia egin eta gero-autopistaz zatirik handiena- […]

VITORIA – GASTEIZ ETA KENT FOLLET LILURATU ZUEN KATEDRALA

Euskal hiriburuek azken hamarkadetan izan dituzten aldaketen jakin-minak mugiturik abiatu ginen Gasteiz bisitatzera. Gainera, Andre Maria Zuriaren plazatik Santa Maria katedraleraino ibilbide laburra inkognitaz beterik dago: zein da Machete plazaren historia? Zergatik dauka hiri horrek izen konposatua? Zein da Almendran dagoen eraikin zaharrenetako bat? Zertarako erabiltzen zen Portaloia? Nork margotu ditu hormak? Baina, ikusmira handien […]

LOST IN BILBO / BILBAO

Asteburu honetan,  enkargu bat egin behar genuela aprobetxatuz, Bilbon turismoa egiteko aukera izan dugu. Lotsatuta ginen orain arte hara joan izan garen guztietan inoiz ez garelako turista modura ibili, baina asteburu honetan benetan gozatu dugu hiriaz. Gure lurraren beste puska bat ezagutzeaz poztu gara. IRAILAK 26, OSTIRALA Afalordurako Kobetamendiko AC gunera  iritsi ginen. 15€ / […]