Herriak

LA YECLA ETA SANTO DOMINGO DE SILOS

Hasieran, Oñatira joateko asmoa genuen; bertako etxedorreak, Arantzazu santutegia eta Arrikutz kobazuloak ikusteko. Atera aurretik, ordea, kobazuloak martxorarte itxita zeudela jakin genuen, eta gehiegi pentsatu gabe, furgoneta martxan jarri eta Burgos aldera abiatu ginen. Axola duena etxetik irtetea baita. URTARRILAK 11, LARUNBATA “Museo de la evolución humana” delakotik gertu dagoen aparkaleku batean utzi genuen furgoneta. […]

LANDETATIK BIARNORA

  Asteburu honetan,  Biarnoko lurrak ezagutzera joan gara, eta ez da bidaia makala izan. Espero genuena baino dexente harrigarriagoa izan da bisita. Biarnoko lurrak Nafarroako Erresumaren mende egon ziren aitzinean,eta beraz, euskal kulturaren aztarna ugari dago oraindik; haren lekuko dira, adibidez: oraindik etxeetako fatxadetan gordetzen diren euskal sinboloak(lauburua, Nafarroako kateak…), eta baita hilerrietan lurperatutako familia-izenak […]

AKITANIA ETA GASKUÑAKO BASTIDAK

Saindu Guztien Eguna ospatzen zen asteburuan, Frantzia aldera joan ginen  bastidak ikustera. Xarma handiko herrikak ziren denak, baina gainera, bastidak ziren, hau da, Erdi Aroan Frantziako hego-mendebaldean herriak eraikitzeko garatu zen modu berezia; etxeak plaza laukizuzen baten inguruan eraikitzen ziren harresi modura. Plaza nagusi horrek frantsesez “La Halle” izena jasotzen du eta bertan udaletxea eta merkatua ere izaten […]

BURGOS: MERINDADEETAN BARRENA

Ver mapa más grande Bidaia prestatzeko informazioa: http://www.turismoburgos.org/ BUZTUAK 29, OSTIRALA Abuztuaren azken asteburuan egindako ihesaldia da. Hasieran Arcachon eta La Dune de Pilat ikusteko Frantziarako bidea hartzeko asmoa genuen, baina mugan zeuden auto ilarak ikusita Burgos aldera ihesalditxoa prestatu eta aurrera! Gaua gainean dugula Frias herriko AC-ra (autocarabana gunera) iritsi gara. Koordenadak: N 42º […]

GESALTZA AÑANA – GATZ-HARANA

Gure semeak 3 hilabete besterik ez zuela egindako irteera bat partekatu nahi dugu. Gertu-gertu ditugun leku zoragarri horietako bat da IBILBIDEAREN DATUAK – Bidaiariak : 2 heldu eta 3 hilabeteko ume bat. – Furgoneta: Mercedes Vito- Marco Polo (Westfalia) – Distantzia: 260 km (joan-etorria) – Bidaiaren iraupena: larunbatetik astelehenera – Aurrekontua:40 € erregaia. – Ostatuak […]

JACA, SAN JUAN DE LA PEÑA ETA LOARRE GAZTELUA

San Juan de la Peña Monasterioa Santa Cruz de la Serós herritik 7 km-tara dago. Bere kokapena, izen bereko harkaitzpean, berezitasun handiko lekua dela adierazten digu. Aragoi Erresumaren sorlekutzat hartzen da eta Done Jakue bidearen  ohiko geldiune izandakoa da.Eta guzti hau gutxi balitz Saindu Grialarekiko lotura egotzi zaio.   Monastegi honen jatorria denboran galtzen dela […]