Herriak

ELUR ARTEKO EGUNAK NAFARROAKO PIRINIOETAN ZEHAR

Pirinioetako paisaia ikuskizun ikaragarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan,  familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.

TXOTX! ATZERA BEGIRA: SAGAR UZTAREN FESTA

Txotx garaia estreinatu da eta sagardo berria dastatzeko deseatzen gaude; lagunekin bildu giro ederrean eta txuleta xamur bat jatea…Baina, Galdetu al diozue inoiz zeuen buruari zer nolako bide luzea egin behar duen sagarrak sagardo bihurtu arte? Bada, Sagar uztaren jaian gonbidatuta zaudete, Astigarragan, eta hantxe kontatuko dizuegu 😉

TOULOUSE ETA ALBI ARTEAN: XARMA HANDIKO HERRIAK

Batzuetan, leku jator eta interesgarriak topatzen ditugu, nahi gabe bada ere. Oraingo honetan, furgonetaz xarma handiko herriak ezagutu ditugu. “Plus beaux villages de France” zerrendari atxikita daude denak, eta gainera, bastida albitarren ibilbidearen zati dira. Bi hiriburuk jarriko dute kontrapuntua: Albi eta Tolouse. Bukatzeko Toulouseko Gabonetako merkatura joango gara familian gozatzera…Etorri nahi?

SARA, DENBORA ETEN ZEN HERRIA

Antzinako euskal esaera batek dio Saran denbora eten egin zela. Zergatik izango ote da? Bere karriken isiltasunagatik, agian; mendian gora igotzen den kremailera-tenagatik; edo Leze kobazuloak gogora ekartzen dizkigun sinismen zaharrengatik akaso?… Ez dakigu baina, Sara herriaren xarma deskubritu bahi baduzu, zatoz gurekin!

BAZTAN EZAGUTUZ AMAIA SALAZAR INSPEKTOREAREN ESKUTIK

Literatura atsegin duzu? Bidaiatzea atsegin duzu? Kronika honetan biak elkartu ditugu, Baztan ezagutzera irten gara Amaia Salazar inspektorearen eskutik, Baztango trilogiararen pertsonaia nagusia. Trilogia Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza liburuek osatzen dute, Dolores Redondo idazle donostiarrak idatzi du eta eleberri beltzaren generokoa da.Irakurri baduzu ez izan zalantza izpirik, hau da zuretzako kronika! Hiru eleberriak girotzen dira Elizondo eta […]

BIELSA: PIZTIEN INAUTERIAK

Aurten, luma eta distiren inauterietatik ihesiz Pirinio aldera abiatu gara eta Bielsako inauteri sonatuak ikustera hurbildu gara. Han ezagutu ditugu antzinako giza-pentsamolde, sinesmen eta bizimoduarekin bat egiten duen festa bat; horiek dira bestelako inauteriak, horiek piztien inauteriak dira. Ezagutzen al dituzu? 1. EGUNA Sorrosal urjauzia eta Bielsako inauteri festa. Gaua Jacako furgoperfektoaren inguruan pasa ondoren, Brotoko […]