Ibilbideak

ALTZOKO HANDIA, HEZUR-HARAGIZKO KONDAIRA

Mikel Joakin Eleizegi, Altzoko Handia,  XIX. menderaren erdialdean  jaio eta bizi izan zen benetako pertsonaia izan zen.  Sona handiko gizona izatera iritsi zen bere tamaina zela eta.  Horrela, Gipuzkoan,  “Altzoko handia” ezizenez  ezaguna egin zen eta Altzon, bere sorterrian,  “Gure haundie” goitizenaz. Denboraren poderioz,  herri kondaira eta ipuinen parte bilakatu zen eta Perraulten  ipuinen batetik […]

KANTAURIKO ITSASARGIRIK GARAIENA: GORLIZ

Gorliz Bizkaiko kostan eta Bilbotik gertu kokatzen den herria da. Negu gorriaren ostean, kanpora ateratzeko beharra sentitzen genuen. Gainera, oso gauza politak irakurrita genituen herri honi buruz;    horregatik, asteburu eguzkitsu batean, Gorliz familian bisitatzea erabaki genuen. Bazatoz gurekin Gorliz ezagutzera?

MALERREKA: URAREN BAILARAN ZEHAR FURGONETAZ.

Malerreka, Nafarroako iparraldean, misterioz beteriko lurraldea da, bidaiariek herri baten egiteko moduak deskubritzeko toki aproposena eta kondaira eta antzinako ohiturek dirauten lekua. Gainera, “Nafarroa berdean gaude”, hemen ura eta Ezkurra ibaiak protagonista nagusiak dira txoko xarmagarriak eskainiz. Orain… Uraren Bailaran zehar bidaiatzeko prest al zaudete?

LEURTZA: ESMERALDA KOLOREKO URTEGIAK

Asteburu-pasa honetan gertuko paradisu txiki bat deskubritu dugu, Leurtzako urtegia. Naturaren mirari honek sekulako balio paisajistikoa izateaz gain, lupaz bilatzen ditugun leku horietakoa da…Badakizue? Ingurune honek ibilbide irisgarri eta egokitua du zailtasunak dituzten lagunentzat. Ba al zatoz altxor txiki hau ezagutzera?

OTZARRETA: BASAJAUNAREN ETXEA

Orbelak gure oinak irentsi arte, ez dela iritsi esan ohi dugu… Eta non hobeto Otzarretako pagadian baino? Kondairaz betetako basoa da. Txoko eder honetan, eroritako hosto gorrien distirak goroldioaren berde ilunaren laguntzaz paisaia janzten du gure urtarorik gogokoena agerian utzirik: udazkena. Gainera, hau ez da edozein baso… Basajaunaren etxean gaude. ¿Geratuko al zara gurekin?