Ekintzak

ARTZAIN EGUN BATEZ BURDIN HARANEAN

Udaberria airean dabilen egun hauetan Legazpiraino joan gara familian esperientzia berezi bat bizitzera: Erreizabal baserrian egun batez artzain izango gara .“Artzaitxo egunak” dira. Ba al zatoz gurekin? Beee!

GERNIKA ezagutzen MARCO TOPO ren eskutik

Europan zehar bidaiatzeaz gain Euskal Herria ongi  ezagutzea ere ikaragarri maite dugu. Gertuko herrixkak bisitatzea, gure sustraietatik edatea eta jendearekin zuzenean hartu-emanak izatea plazer handia da. Gainera, gure herriaren historia eta gaurko gizartearen zergatia ulertzeko, zer hobea baino gertakariak izan ziren  herrietara hurbiltzea?. Guzti honetan Gernikak zeresan handia du, horregatik, familiarekin bere historiara hurbiltzeko eta […]

BADAIAKO SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKOA

Batzutan xarma handiko lekuak daude etxetik gertu.  Baina, auskalo zergatik ez dira aski ezagunak. Horixe bera gertatzen da Badaiako Santa Katalina lorategi botanikoarekin. Hau da Arabak hobekien gordetzen duen sekretua. Gordeko al diguzu zuk ere?

AQUATIC LANDES, LANDETAKO UR-PARKEA

Ez genuen oso garbi… guri ur-txirristetatik behera botatzearena ez digu grazia handirik egiten, baina haurrak ikaragarri gustuko du. Horregatik, gehiago pentsatu gabe internet bidez erosi genituen sarrerak. Aquatic Landes ur-parkera goaz!! Ay ene!!

ELUR ARTEKO EGUNAK NAFARROAKO PIRINIOETAN ZEHAR

Pirinioetako paisaia ikuskizun ikaragarria da eta bere oinetan dauden herriak edertasun eta xarma handiko lekuak dira. Asteburuan,  familiarekin lasaitasunaz eta elurraz gozatzera eta baita Izaba eta Otsagabia bezalako herri paregabeak ezagutzera irten gara… Badakigu, hotza egiten du, baina guk bidaiatzen jarraitu nahi dugu.

TXOTX! ATZERA BEGIRA: SAGAR UZTAREN FESTA

Txotx garaia estreinatu da eta sagardo berria dastatzeko deseatzen gaude; lagunekin bildu giro ederrean eta txuleta xamur bat jatea…Baina, Galdetu al diozue inoiz zeuen buruari zer nolako bide luzea egin behar duen sagarrak sagardo bihurtu arte? Bada, Sagar uztaren jaian gonbidatuta zaudete, Astigarragan, eta hantxe kontatuko dizuegu 😉