Dasta ezazu

TXOTX! ATZERA BEGIRA: SAGAR UZTAREN FESTA

Txotx garaia estreinatu da eta sagardo berria dastatzeko deseatzen gaude; lagunekin bildu giro ederrean eta txuleta xamur bat jatea…Baina, Galdetu al diozue inoiz zeuen buruari zer nolako bide luzea egin behar duen sagarrak sagardo bihurtu arte? Bada, Sagar uztaren jaian gonbidatuta zaudete, Astigarragan, eta hantxe kontatuko dizuegu 😉

dordona granja ocas

ANTZARRETIK ANTZARRERA… BAGOAZ BASERRIAN LO EGITERA

Perigord Noir lurraldean zehar egindako bidaian, France Passion “gonbidatu txartelarekin” gaua pasatzea erabaki genue. (aurreko sarrera batean, baserri, ardogile edota gaztagileen lurretan gaua pasatzeko modu honi buruz hitz egin genuen).Sarlat la Canedako larunbateko azoka ospetsua bisitatu genuen eta bertako produktu tipikoak ezagutu genituen: intxaurrak, trufak, gaztainak… Baina, foierekiko benetako grina dugu etxean, Beraz, bazen garaia […]

CONFITURAS GOYA: HISTORIAZ BETERIKO GOZOKIAK

Gaur egun ederra pasa dugu Iruñeako Zabalgunean zehar. El Colmado jatetxean bazkaldu eta gero, hiriaren bisita honetatik, etxera zer eraman pentsatzen hasi gara. Gozokiak oso opari erakargarria izaten dira, beraz, ia urrats batek hurrengoari jarraituko balio bezala, Bigarren Zabalguneko Tafalla kaleko 28. zenbakiraino iritsi gara. Han Confituras Goya denda dago. Gozokirik nahi?

EL COLMADO JATETXEA: PIKATZEKO ETA PEKATZEKO

Udazkena garai ezin hobea omen da basoetan zehar paseatzeko, perretxikoak jasotzeko edota eguzkiaren izpi meheen azpian liburu bat irakurtzeko. Oraingo honetan, ordea, hiriaz, auzoko bizitzaz, kale eta dendez gozatu nahi dugu….Oraingo honetan, hiriko botak jantzirik, Iruñeako Zabalgunea eta bertako jatetxerik onenetako bat, El Colmado, ezagutzera goaz. Ba al zatoz gurekin?

Zarautz pintxoak

ZARAUTZ PINTXOZ PINTXO

Gipuzkoako kostaldeko herri honek soberako xarma dauka bisitatzeko. Zarauzko hondartza surf egiteko hondartza erraldoia da, surflari handien bilgunea eta World Surf League elkarteak munduko surf txapelketa jokatzeko sustatzen duen hondartza.  Gainera,  badauka malekoi luze eta ederra paseoan ibiltzeko; eta guzti honen teloia Iñurritza da, itsas-duna harrigarria eta biotopo babestua…Baina ez gara horregatik etorri, Zarautz pintxoz […]

GASTEIZ: PINTXOZ PINTXO

Gasteizek duen ospe gastronomikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.  Behin baino gehiagotan egon gara hirian eta oraingo honetan ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan “Irlandes de Perretxikos”, “Cru cru de foie” eta “Pintxuleta” bezalako gutiziak dastatzeko. Zatozte gurekin pintxo batzuk hartzera! Varekai taldearen emanaldia, Le Cirque du Soleil, izan da oraingo honetan Gasteizera hurbiltzeko […]